Balioetan oinarritutako enpresen aldeko Ermuko Udalaren apustua

20.08.14
Ekonomi Sustapena

Ondoz ondoko bigarren urtean, Ermua Hiriko Udalak Creating eta Equilia enpresekiko bere kolaborazioa iragartzen ditu "Cultural Transformation Tools" (CTT) tresnetan oinarritutako balioetako kudeaketa modeloaren gaineko mintegia eskaintzeko.

Kolaborazio honen bidez mintegia eskainiko da eta helburua lanegun osoan lidergoari buruzko prozesua, tresnak eta beharrezko lanaren ikuspegi orokorra eskaintzea da enpresa edo erakundeen kudeaketa-ereduarantz mugitzeko balioek gidatuta. Mintegia Izarra Centre eraikinean datorren urriaren 23an eskainiko da.

Creating eta Equilia enpresek Ermuko Udalaren laguntzarekin nahi duten pertsonei "Cultural Transformation Tools" (CTT) tresnak eta modeloa erabiltzeko Prestakuntza eta Egiaztapen-Programa eskainiko dute. Prestakuntza eta Egiaztapen-Programa Ermuko Izarra Centre eraikinean datorren urriaren 27an eta 30ean ospatuko da. Bai mintegia bai programaren irakaslea Creating enpresaren Coach eta Venezuelako enpresaria Adolfo Jarrín izango da. Adolfok CTT tresnak erabiltzen irakasten du Estatu Batuetako Barrett Values Centre baimenarekin eta gainera modeloaren sortzailearen (Richard Barrett irakasle amerikarra) laguntzailea da. “De la revolución industrial a la evolución empresarial. Más allá de la Ética y la Responsabilidad Social Corporativa: un tema de conciencia” izeneko liburuaren egilea da eta bai Hegoamerikan bai erdialdekoan esker ona dauka.

Testuinguru honetan, Ermuko Udalak, Toki Garapeneko Alorraren bidez, balioetako kudeaketaren modeloan inplikazio-prozesuan dago, hau da, ikuspuntu globalatik munduak elkarri lotutako bere prozesu guztiak ditu. Erakundeak eta enpresen jarduerek planetaren osasuna edo pertsonekin zerikusia dute; transformazio personal, gizarteko aldaketa, eta abar. Ikuspuntu arduradun berri honetatik, Ermuko Udalak mintegia eta prestakuntza eta egiaztepen-programarekin laguntzen du gai honetan erreferentea bihurtzeko. Kolaborazioari esker, Ermuko Udalak Izarra Centre eraikina (oso ondo kokatuta dago Euskadiko Autonomia Erkidegoan, ia hiru hiriburuen arteko distantzia berera) uzten duela eta, inguruneko enpresek abaintailak dituzte urriaren ekitaldiak joateko. Informazio gehiago lortzeko, Toki Garapeneko Alorrara joan edo posta elektronikoaren bidez arrate@equilia.es helbidera.

Jarduera hauek inguruneko enpresei eta erakundeei laguntzeko apostua direla pentsatzen dugu, Ermuko Udala barne. Enpresa hauek balioetan oinarritutako beste batzuk bihurtzeko erronka aurre egin nahi da. Modu honetan, gerentziek, langileek eta beste agenteek bere konpromesua hartu behar izango dute gizarte-balioak eta balio ekologikoak kontuan dituzten produkzio-modeloarekin lan egiteko. Balio hauek integral eta koherenteak izan behar dute orain eta etorkizunean iraunkorrak izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena