LAParen eremuan garatutako proiektuen izaera berritzailea azpimaratu du Osalanek

26.08.14
Ekonomi Sustapena

2013an Ermuak bi proiektu aurkeztu zituen, 60.000 euro jasoz horiek garatzeko

Osalanek(Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak) ikerketaren alde egiten du lan arriskuen prebentzioaren inguruan. Helburu horrekin eremu ezberdinen lan arriskuen prebentzioan sakontzeko aurrera pausu garrantzitsuak eskaintzen dituzten proiektuak diruz lagundu ohi ditu. Aurreko urtealdian -2013an- Erakundeak hainbat proiektu diruz lagundu zituen, proiektu horien laburpena jendaurrean aurkeztu zuelarik jardunaldi batean. Proiektu horien artean Ermuko Makineria Eskolak aurkeztutako bi ditugu, horiek garatzeko Osalanek 60.000 euro eman zigularik.

Aipatu proiektuen helburu nagusia Obra Publikoko makineriak erabiltzean langileek are seguruago jardun dezatela da. Lehenengo proiektuaren xedea meatzaritzan eta eraikuntzan erabiltzen diren makinak prozedura seguruetan oinarriturik erabil daitezela, lurren mugimendua modu are seguruagoetan egiteko.

Aipatu proiektuen helburu nagusia Obra Publikoko makineriak erabiltzean langileek are seguruago jardun dezatela da. Lehenengo proiektuaren xedea meatzaritzan eta eraikuntzan erabiltzen diren makinak prozedura seguruetan oinarriturik erabil daitezela, lurren mugimendua modu are seguruagoetan egiteko.

Bigarren proiektuari jarri zaion izena errealitate birtualeko softwarea egokitzea izan da. Bere helburu nagusia lurrak mugitzeko eta ateratzeko makineriarekin lan egiten duten langileentzat, errealitate birtualeko softwarea diseinatzea eta egokitzea da, lan-arriskuak prebenitzeko. Hau da, makineria mota hori erabiltzen ikasi nahi dutenek modu seguruan egin dezatela ahalbidetzen du.

Osalaneko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek, jardunaldian honako hau nabarmendu zuen: "lan arriskuen prebentzioaren inguruko ikerketa ezinbestekoa da langileen oraina eta etorkizunerako. Diruz lagundu ditugun erakundeek esfortzu nabarmenak egiten dituzte prebentzioan hobetzeko, ikerketa espezifikoen bitartez eta prozedura praktikoetan berrikuntzak aurkeztuz. Eurek dira Osalaneko benetako "aliatuak" laneko arriskuen prebentzioan. Gaur aurkezten ditugun proiektuek laneko osasuna hobetzeko alde egiten dute".

Osalanetik lagundu ditugun proiektu desberdin hauek, laneko osasuna hobetzea dute helburu. Hau lortzeko langileen arriskuen prebentzioa areagotuz. Horregatik epe labur, ertain eta luzera egiten dugun inbertsioa dela uste dugu. Eremu espezifikoak ikertzen dituzten azterlanak dira eta langileen lan errealitatearen ezagupenean dute eragina, arriskuen gainean ohartaraziz eta lan kondizioak hobetuz. Ikerketa, garapen eta berrikuntza lanak dira eta ziur gaude, lan errealitatea kualitatiboki hobetu eta aurrera egiteko lagungarriak direla”.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena