Saneamendu sarera lortzeko lanak aurrera eta trafiko nahiz oinezkoentzako afekzioek mantentzen dira

27.08.14
Hirigintza

Gure herria ermua eta Mallabiari dagokion kolektorera eta saneamendu sarera lotzeko eta bi kutxatila egiteko lanak aurrera jarraitzen dute. Trafiko eta oinezkoentzako afekzioak -Gipuzkoa Etorbideko 27tik 37ra bitarteko tartean- oraindik mantendu egiten dira eta gutxienez beste astebete luzatuko direla aurreikusi da. Ermuko sarreran eta Donostia eta Eibartik Ermua eta Bilborako norazkoan bakarrik errei bat dago erabilgai, A-8 autobidera sartzeko erabiltzen dena itxita baitago. Halaber, A-8tik Ermua herrira bideratzekoa. Horregatik gidariok Eibarrerantz hartu behar dugu autobidetik irtetean, eibarko saihesbidearen lehen errotondaraino, bertan bira egin eta Ermurantz joateko. Lanak 634-N nazionalaren erraien arteko erdian daude une honetan eta Gipuzkoa Etorbideko 37. etxearen aurrean. Afekzio eta aldaketa horiek gutxienez iraileko lehen astera bitartean luzatuko direla aurreikusita dago, hori horrela eta jendearen opor amaierak eta bueltak trafiko gehitzea ekarriko duenez gero, lanak egiten diharduen enpresak herritarron kolaborario eskatu du, abiadura moteldu eta tentuz pasa gaiutezen puntu horretatik.

Lanei abuztuaren 11n eman zitzaien hasiera eta hilabete eta erdi inguru iraingo dutela aurreikusita dago. Herritarrak eta bereziki inguruko biztanleak abisuaren gainean daude, informazio-oharra jarrita baitute peoretan, obrak hasi aurreko astetik, zeina webgune honetan ere eskaintzen dugun. Obra Urak, Uraren Euskal Agentziak, agindu du eta, gure udala lankide du, gure herriko nashiz inguruetako herritarrei sor dakizkien eragozpenak gutxitu ahal izateko.

Proiektua gauzatzeko hiru fase edo pausu aurreikusita daude. Horietako bakoitzeak hainbat afekzio izango direlarik trafiko nahiz oinezkoentzat:

1ngo Fasea
Primera arqueta en la que se va a actuar
Exekuzio-data
Abuztuaren 11tik 20ra (gutxi gorabehera)
Helburua
Ermua-Mallabia kolektoretik datozen ur zikinak hobeto biltzeko kutxatila handitzea eta errepidean lur-ebakia egita.
Aurreikusitako exekuzio egunak
Aste eta erdi
Afektazioa trafikoarentzat
Obra gunean galtzadaren eskumako erreia itxita Eibar-Ermua noranzkoan trafikoa ezkerretik bideratuko delarik (A-8 autobidera sartzeko erabiltzen duguna)
Afektazioa oinezkoentzat
Sallabenteko tren geralekua Ermutik abiatzen diren bidaiariek ezin izango dute erabili Eibartik datozenek adliz bai. Eskumako espalotik joanda lurrazpiko psabidea erabiltzea da dugun aukera (Eibar-Ermua norazkoan), Gipuzkoa Etorbideko 37ra bitartean. Gipuzkoa Etorbideko 37tik 27ra bitarteko espaloi zatia itxita mantenduko da lanak egin bitartean.
2. Fasea
Lanak egingo diren bigarren kutxatilaren irudia
Exekuzio-data
Abuztuaren 21etik 31ra bitartean (gutxi gorabehera)
Helburua
Egun errei bien artean dagoen kutxatila aldatzea eta lehenengo fasekoari lotzea.
Aurreikusi den exekuzio-epea
Aste eta erdi
Afektazioa trafikoarentzat
Eibartik Ermurako norazkoan ezkerreko erreia itxita mantenduko (A-8ra sartzeko erabiltzen duguna) Trafiko guztia eskumako erreiatik pasa beharko.
Afektazioa oinezkoentzat
1ngo fasearen berbera.
3. Fasea
Sallabenteko geltorkira iristeko kalezka
Exekuzio-data
Iraileko lehen hamabostaldia.
Helburua
tren geltokira dihoan kalezkan bigarren hodi-adarrak egitea, errepidea asfaltatzea eta espaloia aldez aurretik zegoen bezala uztea.
Aurreikusi den exekuzio-epea
Aste eta erdi
Afektazioa trafikoarentzat
Ez da neurririk aurreikusi
Afektazioa oinezkoentzat
Eragozpen txikiren bat kalezkan, baina zabalik mantenduko denez pasa ahal izango da.


Informazio gehiagoko atalaz balilatu eta lotura bidez fase ezberdinen inguruko zehetasunak jasotzen dituen planua uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da