Gizarteak ezer gutxi daki pertsona adinduen ahultasunaren inguruan
Ermuko Udala 2014. honetan Gizarte eta Osasun Alorreko Plan Pilotu edo esperimentala gauzatzen ari da Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saiburuarekin lankidetzan jardunez, jarduerak hainbat ekimen pilotu barne hartzen dituelarik jarraika eta etengabeko asistentzia eskaintzeko xedez.
Herrian dugun zuntz optikoko sare neutroak, ahalmen eta abiadura handia eskaintzen duenak, izaera berritzailea duten proiektuak erakartzeko gauza da, zerbitzu telematiko aurreratuak eskaini ahal izateko nahita nahiezko baita estaldura tekniko ona bermatzea, hori guztia zuntzari esker dugularik. Ermuan gauzatzen ari garen Plan Pilotu esperimentalak 629.488,92 euroko aurrekontua du, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak proiekturako 400.000 euroren diru-laguntza eman duelrik.
Plan Pilotu edo esperimental honek barne hartzen dituen programak, ondorengo hauek dira:
- Etxebizitzak hobetzeko programa: profil sozio-sanitarioa duten egoiliarrak bizi diren herriko etxebizitzak funtzionalki berregokitzeko laguntzak. Tipologiaren azterketaz eman zaio hasiera pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko etxebizitzan egin beharreko esku-hartze liburuxka edo jarraibidea prestatuz.Liburu zuri baten antzekoa –eredu eta maila ezberdinak zehazten dituena- herriko gremioek ezagutzu eta horien berri izan dezaten, beren jardueran aukera berriak errazte aldera.
- Alor sozio-sanitarioko zerbitzuen sarea hobetzera zuzendutako programak: etxebizitzan bertan zerbitzu asistentzialak eskainiak pertsonei denbora luzeagoan atenditzea ahalbidetu du. Horrek testuinguru sozioekonomiko ezberdinean egoitza izaeraz garatutako azpiegituratan gorabeherak sor ditzakeelarik, nahiz eta zerbitzu berriak atontzeko aukera emango digun baita ere.
- Ospitaletako osasun alorrean eskaintzen diren asistentzien zati bat langile urritasunaren edo pazientea urruti bizi izanaren ondorioz gertatzen dira. Programa honen bidez herrian Unitate Sozio Sanitarioa eratzeko aukera eta bideragarritasuna aztertzen ari da, zeina Abeletxe egoitzan kokatuta egongo litekeena.
- Kirola oinarri harturik, osasuna sustatzeko programa: proiektu honek herritarren osasunean parte-hartzen duten baliabide publikoak lerrokatzeko ahalegina egiten du, epe luzera eta ikuspuntu komunitariotik sistemaren kostuak ezabatzeko. Kirol jarduera ezberdinak herritarren osasun eta bizi-kalitaterako osagai garrantzitsu dira. Ermuko UKEk plan honetaz baliatuz bi jarduera berri gauzatuko ditu: Ermua Mugi eta Hiribili izenekoak.
- Alor Sozio Sanitarioko Zerbitzuen Zentroa: proiektua Ermuan etxean eskaintzen diren zerbitzu publiko eta pribatuak kudeatzeko sistema zentralizatua prestatzeko helburua du, pertsonak beren etxeetan atenditurik edukitzea eta puntako teknologia –robotika hain zuzen zuntz-optikoari esker- txertatzea ahalbidetuko duena.
- Laguntza teknikoak eta etxeko ekipamendua sustatzeko programa: informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) eta robotika aplikatzea du helburu, profil soziosanitarioa duten pertsonak beren etxebizitzan mantentzeko. Pertsona bere espazio propioan mantentzea baldintzatu dezaketen gauzak eta etxebizitza hori berregokiturik eta bakoitzaren beharretara egokituta edukiz (zahartzaroa, kronikotasuna, dependentzia, ez gaitasuna, eta abar…), beharrezko dira horien bizitza independientea mantendu eta handitzen lagunduko duten hainbat produktu tekniko.
- Aukera anitz eta oso zabalak dira, robotikatik hasita (jirafa esaterako) edo laguntza eskaintzen duten fisiko eta errazenak (segurtasun barrak, ibiltzen laguntzeko gailuak, eta abar… edo egun oso ezagun eta ohiko ditugun IKTe alorrekoak (smartphoneak, smart tbak, tabletak, eta abar…)
- EtxeanOndo Ermuan: pertsonei etxean eskaintzen zaizkien atentzioa hobetzeko programa: osasun eta sozial zerbitzuen koordinazioa onuragarri da herritarrontzat, bizitzaren une zehatzean behar bat izanen denean erantzuteko aukera ematen duelako. Behar batzuk puntualak dira sareen koordinazioaz erantzun eta daitekeenak. Aldiz, epe luzerako beharrak eta aldi bateko zaintzak behar dituztenak ere badira –sozialak eta osasunekoak-, kasu horietan koordinaziorik handiena eskatzen dutenak behar konplexu eta anitzak exijitzen dituztelako.
- EtxeanOndo azken talde horrentzat pentsatuta dago, erabateko atentzio eredua eratu eta aplikatuaz, pertsonak helburu harturik, hauskortasun, ez gaitasun edo dependentzia dutenek beren etxebizitzetan eta bizitza proiektuaz aurrera jarraitzeko behar dituzten laguntzak eskaintzea ardatz izanik. Pertsona ardatz duen erabateko atentzioa, bizi-kalitatea eta pertsonaren ongizatearen eremu guztien hobekuntza lortze aldera.
Merche González de Celis udaleko Gizarte eta Kultur alorreko zuzendariak Planaren inguruan esandakoa, Eibarko SER Irrati katean egindako elkarrizketan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.