Gaixo eta zaharkitutako pinu bi moztu dira Valdespina parkean
Baso-lanak egiten dituen enpresak bateko langileek Valdespina Markesaren parkean genituen zuhaitza bi moztu ditu gaur goizean “segurtasuna eta inork minik jaso ez zezan, bi aleen egonkortasuna eta egitura kolokan egoteagatik. Zuhaitz bat siku egon da –hila- eta bestea gaixorik eta hondatuta”. Mozketa lanak Herri-lanetako udal taldeak koordinatu ditu Udaltzainek lan eremua mugatu eta segurtasunaz arduratu izan direlarik.
Zuhaitzak pinu bi izan dira ‘Pinus sp’ izenekoak (Pinus konifera taldearen barne dagoen landarea da eta, horien barne, pinazeen familiakoa). Lehenengo zuhaitza txikiagoa izan da eta hilik zegoen –siku egon delako- enborraren oinarrian jatorri ezezaguneko kalteak zituelarik eta erretxina irteera ugarirekin enbor osoan zehar”. Bigarrena, handiagoa izan da eta hainbat adarretan landaretza izanik, nahiz eta urria izan eta nutrizio gabeziak edukiz. Azken honek ere erretxina isuri eta galera ugari izan ditu eta enborrean zulotxoak edukiz, seguruenik intsektu zulatzaile batek eragindakoak. Zuhaitz garatua izan da, tamainaren arabera urteak zituena, behar bada bizitza erabilgarria gainditu izan duena.
Horiek horrela, lurreratu eta zatitu egin dira, parketik errazago erretiratzeko.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago