Izarra Centre eraikinean EIC BBK Fundazioak garatzen duen proiektua munduko onenen artean izendatu du ‘Forbes’ aldizkariak

01.09.14
Erakundea

Microsoft etxearen Xbox One kontsola berrian eta ‘Kinect 2’ teknologian oinarrituriko ekimena garatzen ari du EIC BBK Fundazioak Izarra Centre eraikinean eta proiektu hori munduko onenen artean izendatu du ‘Forbes’ aldizkariak. Argitalpen berezituak gure udalerrian gauzatzen den proiektuaren berri aipatzen du abuztuan argitaratutako ale eta artikuluan.

EIC BBK Gauez ematen diren Konbultsioak detektatzeko gailua egiteko ari da lanean, aparailua Microsoft Xbox One kontsola berriko Kinect 2 teknologian oinarritzen delarik, ordenagailu bati loturik zaintza kamara gisa funtzionatzen duena. Gailuak ahalbidetzen die zaintzaileei gaixoaz arduratzea beste gela batean egonik esku telefonoak duten app-ari esker, edo urruti beste nonbaiten ordenagailuari esker. Aparailuak familien bizi-kalitatea asko hobetzen du, gauetan atseden har dezatela ahalbidetuz, erne pasa beharrik gabe. Hortaz, badago, konbultsio edo mugimendudun dardarak antzemateko modua.

Síndrome Dravet Fundazioak Tecnalíarekin lankidetzan sentsoredun detektagailu-monitore bat definitzeko lanean ari da, bat-bateko heriotzaren aurreko uneetan abisua emateko gauza izango dena. Aurten Espainian epilepsia duten gaixo guztietatik SUDEP (Sudden Unexpected Death in epileptic patients) deritzanaz 360 bat bizitza galduko dutela aurreikusten da. Arazo hori epilepsiadun pertsonetatik bati eragiten dio eta, gainera, epilepsia sindromea duten haurretan heriotza-eragilea da. Arazoari aurre hartzea eta garaiz antzematea alerta sistema goiztiar baten bidez osasun alorreko langile nahiz familien helburu nagusietako bat da. Episodio horietan eragiten duten faktore anitza eta kopuru altuak eragotzi dute orain arte garaiz iristea posible egingo duen sistema baliagarri batekin ematea.

Isil-isileko krisialdiak

Dravet Sindromearen Fundazioko zuzendari exekutiboak Luis Miguel Aras Portillak azaltzen duenez Ekimenaren helburua jauzia ematea da eta “pertsonak joanda bezala edo krisialdi edo ausentzia egoeretan sartzen direla antzematea”.

Horretarako, EIC BBK-k, bikaintasunerako eHealth zentroak, teknaliarekin hitzartu du aldiberean hainbat parametro monitorizatzen dituen aparailua lortzeko, zeinak oinarri teknologikoa izango duen.

“Sentsore integratu hainbat izango dituen detektagailu-monitorea garatzean datza proiektua, zeinak bat-bateko heriotzaren aurreko uneak igarri ahal izango dituenak horri aurre egin eta ekidin ahal izateko” EIC BBKn lanean diharduten bozemaileen arabera. Egoerari aurre harturik erreakzionatzeko denbora izatea espero dute egoeraren arabera erantzun ahal izateko: gaixoari erreskate botikak eman; konbultsioak izanez gero pertsona posturaz aldatu ito ez dadin, larrialdietara deitu, erreanimazio maniobrei hasiera eman, eta abar…

Tecnaliak proiektuaz definitzeko lana amaitzear dago, EIC BBKk mundu osoan honen inguruan dauden datu, sistema eta estudio guztien bilketa egin izan duelarik. Taldea modu anitzak dituen gailu bat prestatzeko lanean ari dira, soinua eta irudiak dituena, horrelako episodioak modu goiztiarrean atzematen lagunduko duela, kablerik gabeko teknologiaz –Wireless deritzanaz- baliatuz. Mugimendu urri edo gabeko konbultsioak detektatuko lituzkeen detektagailu aitzindari hau proiektua da une honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da