Saihesbidea egiteko obraren inguruko azalpenak emateko bulego informatiboa

01.09.14
Hirigintza

Gaurtik bertatik, Bizkaiko Foru Aldundiak Ermuko saihesbideko aurrerapenen berri herritarrei emateko xedez, informazio bulegoa zabaldu du Izelaieta kaleko 2 zenbakian.Saihesbide hori Bizkaiko Lurralde Historikoko errepide erradial berrietako bat da eta exekuzioa uda honetan hasi zen.

Informazio bulego hori astelehenetik ostiralera egongo da zabalik goiz nahiz arratsaldez 10etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bertan proiektuaren maketa bat eta elementu grafikoak erakusten dituen informazio-panela daude, bide-azpiegitura horren bilakaera ezagutu nahi duten auzokideen eskura. Informazio eta iradokizunetarako zerbitzuan teknikari elebiduna dago.

Informazio-zerbitzu horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak hurbildu egin nahi die bide-azpiegituren proiektu hori eragindako udalerrietako herritarrei. Horrela, lanek irauten duten bitartean eskatzen duten informazio guztia, orokorra edo espezifikoa, eskainiko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke