Ur Kontsortzioaren tarifak aplikatuz prestatu da urteko laugarren bi hilekoari dagokion faktura
Urteko bigarren bi hilekoan Ermuko familia eta etxebizitzatan egindako ur kontsumoa eta bakoitzari dagokionaren kopurua zenbatu da eta fakturak prest daude. Aquarbe Sozietateak epeari dagozkion fakturak egin eta emititu ditu, zenbatekoa datozen egunotan jasoko dugularik. Erreziboa helbideratuta dugunok kenketa izango dugu kontu korrontean irailaren 15ean. Ordainagiria borondatezko epean ordaintzeko hilabete bat izango dugu irailaren 15etik urriaren 15era bitartean. Faktura elektronikora jauzia egin dutenek agiria aste honetan bertan jaso dute eta, gainerakook, aste amaitu baino lehen eta paperean jasoko dugu ohiko posta zerbitzuaren bidez.
Aipatu fakturak maiatzaren 26tik uztailaren 23ra bitarteko egunetan erabilitako ura kitatzen badu ere, jada udal gobernu taldeak aurkeztu eta Udalbatzaren Osokoak maiatzaren 7ko bilkuran edateko urari eta estolderia eta saneamenduari buruzko ordenantza fiskalen aldaketa onartu zuenean, prezioak jaitsi eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioarenak bere egiteko. Tarifa eta prezio berri horiek ofizialki uztailaren 1ean indarrean sartzen baziren ere, udalak eta zerbitzu esleipendunak maiatza nahiz ekaineko egunetako kontsumoari ere aplikatu zaio, Udalbatzak Osokoaren Bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz eta herritarrek eskatutakoa betez.
Errezibo gehienen zenbatekoa jaitsi egin da, baino hori ez da horrela kasu guztietan
Faktura berrian eta Kontsortzioaren irizpideari jarraiki etxebizitzan egindako kontsumoaren arabera ezberdintzen diren hiru tarte daude. Lehenengo eta hedatuen dagoen tartean pertsona eta eguneko ur kontsumoa 110 litrotan ezarrita dago (0,11 m3/eguneko) 7m3 kantitatera bitartean familia-unitateko kide bakoitzeko, guztirako metro kubiko horiek 0,555 zentimotan kobratuaz orain, lehenagoko zifra garestiagoa zelarik 0,66 zentimo baitzen metro kubikoko. Fakturatzeko modu berrian garrantzitsua da kontadorean dugun hodiaren sekzioa, estandartzat 13-15 milimetrora artekoa hartzen delako eta hori baino zabalera handiagoa dutenei prezio altuagoan fakturatzen baitzaie (esaterako 20 mm edo hortik gora daudenei).Kontsumo tarte honetan zerbitzuagatiko kuota 4,4572 euro dira.
Estolderia, saneamendu eta arazketa atalari dagokionean metro kubikoaren prezio unitarioa 0,45 zentimo dira, eta zerbitzua jasotzeagatiko kuota 3,3542 euro hain zuzen. Etxebizitzetako zaborra biltzeagatiko tasa 26,05 euro dira, kopuru hori 23,45 €ra murrizten delarik abonatua zabor organikoa bereizi eta biltzeko edukiontzi marroira atxikita badago. Azkenik, azpiegiturak finantzatzeko eta gainerako zerbitzuetarako atal eta lehen tartean prezio unitarioa 0,201 zentimo dira, izan dugun m3 kontsumoagatik biderkatu behar duguna, gehi etxebizitza bakoitzak kuotagatik ordaindu behar duen prezioa; 1,475 zentimo.
Kontzeptu horien guztien batuketari %10eko BEZa gehitu behar diogu. Zaborra salbuespena da, aplikagarri ez zaiolako BEZik ez baitarama.
Laburbilduz, arrazoizko erabilera jasangarri eta 14 m3ko kontsumoa egin duen lau kidez osatutako familiak laugarren bihilekoan 51 bat euro ordainduko du, aurreko erreziboan 60 bat ordainduko zituelarik. Hortaz, aurrezkia 9 euro izango dira, gutxi gorabehera.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko