Euskara, Ingelez eta gaztelaniazko irakurketa taldeetan izena emateko epea zabalik
Udal Liburutegiak helduen irakurle-kluben aukera mantendu eta euskarazko, ingelesezko eta erdarazko klubetan izena emateko epea zabaldu du.
Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.
Aurreko ikasturteko egutegia mantenduko da, beraz, euskarazko saioak hileko lehen astelehenean izango dira, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara, ingelesezkoak hileko lehen asteartean 19:00etatik 20:30etara eta gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean 19:30etik 21:00etara. Ekimen hau Lobianon Kultur Gunean egingo da eta urriaren lehenengo astean hasiko da.
Doako jarduera, hizkuntza aukera zabala eta partaide kopurua mugatua
Euskarazko irakurle-klubeko partaideek urrian, azaroan eta abenduan irakurriko dituzten liburuak “Kristalezko hiria” (Paul Auster), “Zazpi kolore” (Jon Arretxe) eta “Sisifo maite minez” (Laura Mingegi) izango dira. Gaztelaniazko klubekoak “612 euros” (Jon Arretxe), “Ritos de jaima” (Limam Boisha) eta “Sin noticias de Gurb” (Eduardo Mendoza). Ingelesezko irakurketa klubetakoak hurrengo egunetan iragarriko ditugu.
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia eta harremanetarako telefonoa).
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.