‘Bajo la misma estrella’ eta ‘El abuelo que saltó por la ventana’ ikusteko aukera Ermua Antzokian

09.09.14
Ermua Antzokia

Ostegunean hasiko da Ermua Antzokiaren zine eskaintza berria. Asteko programazioaren ezaugarri da literatura, proiektatuko dugun lau filmetatik hiru eleberrien egokitzapena baitira, irakurleen artean arrakastatsu izan direnak.

Ostegunean Foxfire, confesiones de una banda de chicas tituluko filma frantsesa proiektatuko dugu. Joyce Carol Oates idazle ipar amerikar ospetsuaren eleberri bat oinarri duena. Idazlearen izena asken urteetan Nobel saiertarako aipatu da hainbatean. Foxfire modu gordinean kontatzen du neska talde baten sorrera eta ibilbidea Estatu Batuetako eta XX. mendeko langile hiri batean. Neskatila gazteek betirako hitzarmena adosten dute: beraien lege eta arauei jarraiki bizi izatea beti ere, baina askatasunak salneurri bat izanen du beti ere. Laurent Cantet zuzendariak egokitu du eta nerabeen aldarrikapen grinaren aldeko oihua da, grina, zintzotasuna, errealismoa eta drama osagai nagusiak izanik. Katie Coseni aktoreak interepretazio onenaren saria jaso zuen 2012ko Donostia Zinemaldian. Foxfire jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda asteburuan iritsiko. Larunbat arratsaldeko 7etan El abuelo que saltó por la ventana y se largó eleberri apartaren zine egokitzapena. Jonas Jonasson idazle suediarrak idatzitako komedia barregarria da oinarriturikoa da. Produkzioak Jonassonen eleberriak duen ironia, humore sarkastiko, estrafalario eta lotsagaberen esentzia mantentzea lortu du. Ehun urte betetzear dagoen agurearen gorabeherak kontatzen ditu, zeina XX. mendeko gertakizun aipagarri hainbaten izanda ere oraindik abenturarik garrantzitsuena bizitzeko duen. Felix Herngren zuzendariaren filma honek ikusleen Guldbagge saria jaso zuen, zine suediarraren akademiak ematen duena. Ikusgai izanen dugu larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen arratseko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena eleberri arrakastatsu eta berriaren moldaketa da: Bajo la misma estrella titulukoa. Josh Boone da John Greenek idatzitako lana zinera eraman duen zuzendaria. Drama erromantiko honek adoleszentzia eta gaixotasuna uztartzen ditu. Medikuntzak bizitza luzatzea lortu duen arren, Hazel gaixo terminaltzat du bere burua. Gaixoei laguntzeko taldean Gus ezagutu ondoren, bizitza eta heriotzaren gainean, zoriontasun edo tristuraren arabera duen ikuspuntua aldatu egiten du. Kritika bat dator dramaren gehiegizko erabilera izan zitekeen arrean, argia, sentibera eta bizitzaren aldekoa dela, amodio, pasio eta itxaropenaren aldeko izanik. Azpimarragarri da Shailene Woodleyren lan bikaina. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan Maléfica 3D proiektatuko dugu. Filma dibertigarri eta harrigarria, protagonista Angelina Jolie duena. Disney faktoriaren produkzio ikusgarri eta entretenigarria, gaztetxo nahiz helduentzako aproposa.

Azkenik, gogoratzen dugu oraindik badagoela hileko bonoa erostea Antzokiaren takilan nahiz Lobianon 14,4 euroren truke. Horren bidez, zineklubeko, zine komertzialeko proiekzioetara sartzeko aukera emanen digu, 1,2 eurotan proiekzio bakoitza. 3 Dimentsiotako emisioetara salbu, horietan 2 euro gehituko baitzaio ohiko sarrerari.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan