Mugikortasun jasangarriaren alde Donostian egindako jarduerak hizpide
Mugikortasunaren aste europarra dela-eta Ermuan antolatutako jarduerak aurrera doaz. Bihar, programaren erdia betetzear izango dugunean, Donostiako mugikortasun eta garraio alorreko buruaren azalpenak entzun ahal izango ditugu, hiriburu horretan gauzatutako jardueren berri emanez. Josu Benaíto Villagarcíak Donostian lortu nahi duten ereduaz eta gauzatu dituzten jardueraz hitz egingo digu. Eta baita etorkizunari begira antzematen diren joera edo jarraibideak. Hitzaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera. Sarrera doan da nahi duen guztiarentzat.
Bizikletarekin trebetasuna eta abilezia hartzeko ikastaroa
Gaur arratsean gozatzeko beste aukera bat izanen dugu, bizikletarekin trebetasuna eta abilezia lortzeko teknikei buruzko tailerrean. 8 urtetik 12ra bitarteko gazteentzat da eta San Pelaio parkean egingo arratsaldeko 5etatik 7etara bitartean. Euria egingo balu, Aritzmendi pilotalekura lekuz aldatuko dute. Tailerra oso praktiko eta entretenigarria izango da, jardueran Igor Astarloa, Pedro Horrillo, Aitor Hernández eta Aitor Gáldos txirrindulariek hartuko dute parte. Ariketak egin nahi dituzten gaztetxoek bizikleta eta buru-babesgarria eraman behar dute. Ekitaldian parte hartuko dute Ermuko Txirrindulari Elkarteko kideek eta Hiritarren Segurtasun alorreko agenteek.
Bizikleta mantendu eta prest izateko saio parte-hartzailea
Atzo arratsaldean mugikortasun asteko programaren baitan lehen tailerra egin zen, bizikleta mantendu eta prest izateari buruzkoa. Orbea etxeak standa jarri zuen Orbe Kardinalaren plazan, non bi gurpileko txirringa modelo ezberdinak aurkeztu zituen, bizikletaren osagaiak identifikatzeko eta oinarrizko mantenuari buruzko azalpenetan laguntzeko. Alex teknikaria katea lekutik ateratzen denean hori nola jarri, zulatua dugunean egin beharreko pausuak eta jarlekua nahiz eskulekua norberarentzat altuera egokian jartzeko moduak azaldu zituen. Eta bertaratutako guztien zalantza eta galderak erantzun. Hurbildutako bakoitzari Orbea etxeak emandako txirringa bat oparitu zitzaion. Tailerrak jendetza bildu zuen. Ekitaldiari hasiera eman zitzaion Hirigintza Alorreko zuzendariaren, David Henaresen, hitzekin mugikortasunaren xede eta filosofiaz mintzatu zelarik labur-labur. Ekitaldian alorreko zinegotzi eskuduna, Félix Prol, ere bertaratu zen.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko