Udaltzaingoan hutsik dauden agenteen 8 plaza betetzeko hautatze-prozesua hastera doa

22.09.14
Erakundea

Udaltzaingoan hutsik dauden agenteen 8 plaza betetzeko hautatze-prozesua hastear eta bihartik aurrera zabalik izanen da, Lan-eskaintza Publiko horri dagokion iragarkia gaur Estatuko Buletin Ofizialean, irailaren 22ko 230. alean eta 73553. orrialdean, argitaratu ondoren. Iragarkiak jendaurrera agertu eta gero, hautatze-prosezuan parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea hasiko da, bihartik –irailaren 23tik- hasita urriaren 15eko astelehenera bitartean, biak barne. Oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta webgune korporatibo honetako egoitza elektronikoan, iragarki-oholean eta Lan-eskaintza Publikori dagokion atalean. Oinarri horiek ere eskuan jaso daitezke Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15era bitartean.

Agente lanpostu horiek hautatzeko oinarriak oso-osorik Bizkaiko Buletin Ofizialaren 163. alean, 2014ko abuztuaren 28koan, argitaratu ziren. Udalbatzak Udaltzaingoan hutsik dauden agenteen 8 plaza betetzeko Lan-eskaintza Publikoa uztailaren 22an eginiko Osokoaren Bilkuran onartu eta gero. Gaur egun Udaltzaingoa hogeita hiru plaza ditugu: Ofizial orde bat, Primerako sei agente eta beste oinarrizko 16 agente hain zuzen.

Deialdi honi dagozkion ondorengo iragarki guztiak, onartu eta baztertutako pertsonen zerrendak, proba eta ariketak egiteko egun eta ordutegiari dagozkionez eta abar, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Ermuko Udalaren webgune korporatiboan argitaratuko ditugu.

Plazen ezaugarri eta baldintzak

Zortzi (8) agenteen plazetatik hiru (3) lehiaketa bidez beteko dira eta gainerako bostak (5) txanda librean eta oposizioz. Lehiaketara ateratako plazak Euskadiko beste edozein herriko Udaltzaingo batean karrerako funtzionarioak edo Ertzaintzan dauden agenteentzat izango dira eta aurreikusitako prozedurari jarraiki hutsik geratzen badira, horiek txanda librekoei gehituko zaizkie.

Txanda libreko bost plazek 2.hizkuntza-eskakizuna esleituta dute, derrigorrezkoa dena eta beraz hautatze-prozesuan parte hartu nahi dutenek euskaraz derrigorrez jakin beharko dute.

Agente izateko hautatze-prozesuan parte hartu ahal izango dute Espainiako nazionalitatea dutenak eta 18 urte beteta dituzten guztiek, adin mugarik gabe.

Gizonezkoek gutxienez 1,65 metro neurtzea eta emakumezkoek 1,60 metro, hurrenez hurren.

Hautagaiek eskola-graduatu titulua, lanbide heziketako 1. maila edo horien baliokidea izan beharko dute.

Horrez gain, EAEko Poliziaren hautespen. Eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 31571994 Dekretuak, otsailaren 17ko 36/2004ko idazkeraren arabera, zehaztutako bateraezintasunik ez izatea.

Parte hartu nahi duten guztiei eskabidearekin batera merituak kreditatzeko agiriak aurkezteko beharra dagoela azpimarratzen dugu, horrela egin ezean, ustezko merituak ezin izango direlako ez erantsi ez eta baloratu.

Hautatze-prozesua bukatu ondoren Agente izateko hautagaiak Euskadiko Polizia Akademian, Arkauten, eta bertako irakasle eta hezitzaileek emango duten ikastaroa egin beharko dute.

Aipatu trebatze ikastaro hori bukatu eta gero, hautagaiek kalean eta ebaluagarri izango diren praktika aldia egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik