Clint Eastwooden azkena eta Chef, iraileko zinearen azken proposamenak
Ostegunean zine programazioaren aste berriari ekingo diogu. Zineklubean Ruben Alvesek zuzendutako La jaula dorada komedia frantsesa ikusi ahal izango dugu. María eta José bikote portugaldarra da, zeina hogeita hamar urte daramate Parisen lanean ondo kokatutako auzoan. Une batean, behar bada beren jaioterrira bueltatzeko momentua izan daitekeela planteatzen diote beren buruari, baina auzokide guztiek ados jarriko dira ideia hori baztertu ditzaten. Komedia dibertigarri eta inteligentea da, gidoi humanista eta alaia duena. Aktore sorta on batek lan egiten du filmean eta horren artean, Joaquín Almeida ezagutzen dugu. La jaula dorada Europako zine jaialdian ikusleen saria jaso zuen iaz eta César sari frantsesetan filma onenaren saria jasotzeko izendatua egon zen. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratsaldeko zazpi eta erdietan Chef komedia iparamerikarrarekin, Jon Favreauk zuzendurikoa. Uda honetako ezustekoa izan den filma. Gastronomia eta familiari buruzko komedia dugu, Carl sukaldariaren gorabeherak kontatuko dizkiguna. Sukaldaria nagusiaz nazka-nazka egina dago eta lan egien duen jatetxea utzi eta alde egiten du emakume ohi eta lagun minarekin prestatzen duen janaria kalean saltzera, kamioi batez baliatuz. Chef komedia dibertigarri eta zaporetsua da, luxuzko aktore sorta bildu duena: Sofía Vergara, John Leguizamo, Scarlett Johansson, Bobby Cannavale, Dustin Hoffman edo Robert Downey Jr. Dibertigarria, humanoa, sinpatikoa eta familiarra da, ikustera joaten diren ikusleengan zapore ona utziko duena. Chef larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Clin Eastwood handiak zuzendutako azken filma da. Jersey boys titulukoak kalea utzi eta bertatik ateratzea lortu zuten lau gazteren istorioa da, The Four Seasons izeneko musika taldea eratuz eta horren bidez Estatu Batuetako belaunaldi oso baten musika erreferentzian bihurtuz. Taldea abesti arrakastatsuen eta mafiarekiko loturaren artean mugitu izan zen. Lana Broadwayeko lan-musika ospetsuan oinarriturik dago eta Eastwood zuzendaria kasu honetan gizartea eta horren inguruko gaiak alde batera utzi baditu ere, bera filma guztietan egin eta ezaugarri duen legez, arima eta bihotza jarri ditu lanean. Jersey Boys larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu Ermua Antzokian.
Azkenik eta haurrentzako emanaldian, igande arratseko 5etan Disneyren animazio filma handia ikusi ahal izango dugu: Aviones 2: equipo de rescate 3Dimetsiotan. Dustyren abenturak aurrera jarraituko dute, lasterketak alde batera utzi ondoren suteetan lan egiten duen taldearekin bat eginik. Betiko moduan, Disneyk talde-lana, ausardia eta sakrifizioa ezaugarri eta dohain asko dituen filmaz harrituko gaitu, horri guztiari hiru dimentsiotako irudi harrigarriak gehitu behar zaizkiolarik. Emaitzak harrapatu egingo du ikuslea.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa