Pintado de las marcas viales de Zubiaurre
Herri-lan eta Zerbitzuetako sailak Zubiaurre kalearen goiko aldean bide markak pintatuko ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak abuztuan bideko zuloak petatxatu zituenean ezabatutakoak. Horretarako enpresa baten zerbitzuak kontratatu ditu eta zereginak koordinatuko, lanak azkar eta ahal den neurrian eragozpenik txikienarekin egin daitezen. Pintaketa lanak gaurko egunean egingo dira, eguraldiak lagun izan eta ateri mantentzen bada. Lanak Zubiaurre kaleko 26. –irudi argazki denda ohiaren eraikinetik 52ra –Frankfurt taberna arteko etxebizitzen kale zatiari eragingo diete.
Zonalde horretan bidea eta errei biak banatzen dituen erdiko marra eta hainbat zebra bide pintatuko dira, batzuk bidean bertan pintatutakoak eta beste bat abiadura moteltzera behartzeko altuago dagoena.
Zerikusia duten albisteak
- 19/08/2014: BI-2301 errepidean asfaltatze lanak egingo gauez
Lotutako albisteak

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri