Udalak 40 gazte kontratatu ditu Enplegu-plan berriaren baitan
Toki-enplegu planaren barne Ermuko Udalak enplegua sustatzeko programa bultzatzen ari da, zeina orain arte egindako kontratazioak indartzera datorrena eta aurtengo azken hiru-hilekoan gauzatuko duena. Kontratazio horiek udalaren diruarekin bakarrik egingo dira, Udalbatzarrak laguntza sozialetara eta urtean egindako kontratazioen kopurua handitzera bideratzea erabaki zuelako. Udalak 40 gazte kontratatu izan ditu Enplegu-plan berriaren baitan
Azken hiru-hilekorako kontratazioak barne harturik, guztira 82 langile kontratu izan ditu Udalak 2014. urtean, horietatik 21 kasutan kontratazioak Lanbiderekin –euskal enplegu zerbitzuarekin- bat finantzatu izan ditu eta gainerako 61 kasuan, ermuar guztion elkartasunaren fruitu, Udalak ordaindu baititu osorik. Ekimenak langabetuei enplegu eta lan-mundura sartzeko aukera eman nahi die, pairatzen ari garen krisialdi ekonomiko orokorrak gure eskualde nahiz herriko enpresa ehun eta familiengan ere gogor jo izan duelako. Hori horrela, enplegua sustatzeko programen bidez Ermuan erroldaturik eta langabezian dauden herritarrei esperientzia eskaintzeaz haratago, azpimarratu behar merkatu pribatuak eta ekonomi sistemak enplegua sortzeko duten garrantzia, horiek oraindik tamalez ez dutelarik behar enplegu adina eta modu jasangarrian sortzen ari.
Plan hori aurrekoek ez bezala, gazteentzat bereziki pentsatua dago, bere neurri gehienak 40 urtetik beherakoentzat zuzenduta baitaude. Plana balio erantsi handia duten hainbat udal proiektu indartu edo osatzeko egin da. Hori horrela, lehenik esan behar 30 pertsona abendura arte kontratu izan ditugula, udal herri lan-taldeak auzoetan gauzatzen ari den obra eta zerbitzuetako esku-hartze berezietan jarduteko. Horren barne, lan taldeak egin dira garbitasuna, lore-zaintza, pintura edota obra zibiletan jarduteko.
Politika aktiboen bitartez Enplegua sustatzeko programa eta kontratazioen buru dugu Ermua herria Euskadin
Bestalde, SAT –sozial- izeneko plan espezifikoa ere gauzatzen ari gara, hezkuntza behar baino lehen utzi zuten gazteentzat zuzendutakoa, hainbatek Lanbide-hastapeneko Ikastegian sartu zirelarik. Multzo honen barne daude kualifikazio maila urriagoa dutenek, horiei batez ere lehen enplegua izateko aukera emanez. Atal honetan lan eta heziketa ematen dira aldi berean, enplegu eta trebakuntza programa batean bihurtuz hain zuzen ere.
Azkenik, langabetu gazteen artean ere, unibertsitateko tituluak edo goi zikloak dituzten gazteak ere kontratatu ditugu: arkitektoak, soziologoak, gizarte langileak, gizarte hezitzaileak, erizainak edota ingeniari zibilak, esaterako. Gazte multzo hau proiektu ezberdinetan lanean ari da. Batetik, talde bat goi teknologian oinarriturik etxean bertan zerbitzua emateko sistema diseinatzen ari da. Bestalde, bigarren talde bat, hiri mugikortasunean dago murgilduta buru-belarri: hiri espazioa eta herritarren parte-hartzean, hain zuzen. Talde hau hiri-antolamendurako plan nagusian aurreikusitako jarduera zehatz hainbat diseinatu eta garatzeko, herritarren iritzia xehetasun-azterketan txertatzeko lanean ari da.
Kontratazio multzo honekin, politika aktiboen bitartez Euskadin enplegua sustatzeko programa eta kontratazioen buru dugu Ermua herria, beste edozein administrazio baino kontratu gehiago egin dituelako. Udalak luzaturiko eskaerari erantzunez, Lanbidetik bidalitako lanpostu bakoitza betetzeko curriculum hainbat bidali eta horietan oinarriturik gauzatu dugu hautatze-prozesuak, gerora kontratazioak egiteko. Horregatik, langabetuei beren lan-eskariak eta lan-orientazio prozesuak egunean eta egoki mantentzeko garrantzia azpimarratu nahi dugu, horrela eginez gero profilak egokiro erregistratuta izango baitituzte, udal sustapen-programetan baliagarri izateko. Hori egiteko Lanbidera zuzenean joateaz gain, Torreta Etxean eskaintzen dugun orientazio zerbitzura ere joaterik badago, bertan kudeaketa hainbat egin, aholkularitza jaso eta enplegua bilatzen laguntza edukiko dutelako.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena