Urriarekin bat, zine programazio berria datorkigu Ermua Antzokira

30.09.14
Ermua Antzokia

Ostegunean hasiera emango diogu urriko zine programazio berriari. Hileko bonoak, jada, eskuragai ditugu Lobianon nahiz Antzokiaren takilan. Urriko bonoak 15,6 euroko prezioa du eta horrekin helduentzako zine komertzialaren eta zineklubeko emanaldietara sartu ahal izango gara 1,2 euroren truke bakoitza. Salbuespen dira 3·Dimentsiotan proiektatuko filmak, horietan 2 euro gehiagoko kostua baitute.

Zineklubean bost filma proiektatuko urrian. Programatutakoen artean azpimarragarri dira, besteak beste, Philip Seymour Hoffmanek zuzenduriko lan bakarra: Una cita para el verano. Aipagarri dugu baita ere El secuestro de Michel Houllebecq tituluko sasi dokumentala, idazle frantziarraren desagerpenaren inguruko berregite harrigarri eta dibertigarria. Houellebecq berak parte hartu eta bere buruaren interpretazioa egiten du.

Zine komertzialaren atalean zortzi filma proiektatuko dugu eta horien artean estreinu deigarrienetakoak izango ditugularik ikusgai herrian bertan, esaterako, Alberto Rodríguezen La isla mínima titulukoa, Raúl Arevalo eta Antonio de la Torre aktoreekin. Philip Seymour Hoffmanek aktore moduan egindako azken lana ikusi ahal izango dugu, John Le Carrek idatzitako El hombre más buscado eleberrian oinarrituta dagoena. José Coronadoren lanaz gozatzeko aukera ere izango dugu, Betibú thriller argentinarrarekin. Euskal zineak ere, bere tartea izanen du Lasa eta Zabala filma ikusteko parada izango baitugu, Bi ETA kideen desagerpen eta hilketa berregiten duen lana euskarazko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin.

Haurrentzako emanaldiri dagokionean ere izango dugu zer ikusi, ohiko kalitateari eutsiz: Khumba; Cómo entrenar a tu dragón 2 eta Las nuevas aventuras de Caperucita.Horiek guztiak, 3Dimentsioatan proiektatuz.

Asteko eskaintza osatzen dute: Borgman; Tres Mentiras; Belle y Dragon ball Z, jainkoen bataila tituluek

Osteguneko zineklubak irekiko du asteko programazioa eta horretan Alex van Warmerdam zuzendariaren Borgman thriller holandarrarekin, zeinak iaz filma onenaren saria lortu zuen Sitgeseko jaialdian. Lana thriller psikologiko eta komedia beltzaren artekoa da, sosegurik ematen ez duen horietakoa. Warmerdamen lana filma azkarra da, traidorea, zenbaitetan ikaragarria eta beste batzuetan aztoratzailea, baina beti ere imajinatiboa eta sarkastikoa. Maila ertaineko familia baten atea jotzen du Borgman izeneko pertsona batek. Bainan, nor da tipoa? Deabrua, fartsa-antzezlaria edo gure beldur eta mamuen gizakundea? Auskalo. Film ajatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, ikuntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Euskadin errodatu den Tres Mentiras titulukoarekin. Ana Murugarrenek zuzendutako lana da eta Mikel Losada aktore ermuarrak protagonizatzen du. Lanak frankismoaren garaian hainbat jaio berriekin geraturiko bahiketa eta lapurretak kontatzen ditu. Gaurko eta orain urte batzuetako istorioa uztartzen du, gaiaz familia askok bizi izandako drama kontatzen duena. Filma zintzoa da, konprometitutakoa eta benetako gertaeretan oinarritutakoa. Aldi berean hunkigarri eta sentiberagarria da. Bilbon kokatuta dago, 1971. urtean, non ezkontzear eta haurdun dauden hiru neska nerabe erretenituta dituzten, beren haurdunaldi egoera ezkutatzeko. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren filma Belle epokako drama britainiarra da, Amma Asantek zuzendutakoa. Royal Navyko almirante baten alaba mestizo eta ez legitimo baten benetako bizitza kontatzen du. Neskatila osaba zaharrak hezi du, mestizoa izateak bere garaiko gizartean berdintasunez jardutea eragozten dio asko. Bellek maitasuna aurkitzen duenean hori mantendu eta gordetzeko ez ezik berdintasunaren aldeko borrokan ere jardungo du gogor. Produkzio britainiarrak izaten duten glamoura du, lan txukuna izanik. Aparteko istorioa da, eremu pertsonala eta politikoa uztartzen dituena. Erromantze, drama judizial, istilu sozial eta politikoa ditu osagaitzat. Interpretazio onak eta historiarekiko zorrotza da. Ez du inor epel utziko. Belle larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.

Haurrentzako emanaldian,Dragon ball Z, jainkoen bataila tituluko eta animazioko filma proiektatuko dugu euskaraz, igande arratseko 5etan. Goku ezagunaren, bere lagunen eta arerioen arteko abentura berri bat.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean