Rozalén kantariak ‘Con derecho a…’ tituluko diskoa aurkeztuko Ermua Antzokian

01.10.14
Ermua Antzokia

Mantxako María Rozalén (Albacete, 1986. urtekoa) kantari eta konposatzaileak –Rozalén izen artistikoaz ezaguna denak- Ermua Antzokira etorriko zaigu emanaldia eskaintzera. Ikuskizuna ostiralean –urriaren 3an- izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan.

Rozalenek 2013an kaleratu zuen bere lehen eta momentuz bakarra den estudioko diskoa, ‘Con derecho a…’ tituluaz. Diskoak harrera oso ona izan eta ezustekoan bihurtu zen, horri esker kontzertu ugari eman izan dituelarik estatuan bertan nahiz atzerrian.

Rozalén freskotasun eta talentuaren sinonimo da. Mantxako kantautore honen bideo akustikoak internet eta sare sozialak irauli dituzte, letrak mezuz kargaturik eta ahotsa azpimarratu beharreko berezi eta propioa duelarik. Esan bezala bere lehen albuma 2013ko hasiera kaleratu zuen. Irratietan ezagutzera eman zuen lehen abestia ‘80 veces’ titulukoa zen, horrekin arrakasta lortuz. Bigarrena ‘Comiéndote a besos´ titulua darama eta jada ikusgai dugu hainbat kanal ofizialetan. Sentiberatasuna, lotsagabekeria eta inspirazioa dira bere kontzertuak definitzeko erabil ditzakegun adjektiboak. Energia positiboz kargaturiko ikuskizuna, non artistak ikus-entzulearekin konektatzea lortzen duen bere sormen obra modu berezian transmititzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan