Ekintzaileen Ingo Bileran 'Wirewatch' sistema aurkeztu du Galea Electric S.M.ak

02.10.14
Ekonomi Sustapena

Galea Electric S.M. enpresak sare eta komunikazio sistemak babestu eta kudeatzeko ''Wirewatch'' sistema aurreratuen multzoa aurkeztu du Ermuko Udalaren eskutik eta horren babesaz, Innpulso Sareko alkateen eta Toki-ekintzaileen arteko I. bileran, zeina Madrilgo Sormen Zentro Garaikidean, eta horren barne Zineteka deritzan eraikinean gauzatu izan zen atzokoan.

Ekitaldia ofizialki ireki zuten atzo goizean Inpulso sareko presidentzian dauden Barakaldo eta Móstoles hirietako alkateak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren barne dagoen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Idazkari Nagusiak eta Madril hiriburuko alkatesak.

WireWatch sistema arduratsua zer da?

Kobrearen meatzaritzak eta eroale elektriko gisa erabiltzeko ondoren egiten zaion tratamenduak eragin zuzena du ingurugiroan eta horren kalitatean. Kobre lapurretak ekidinez baliabide horren ustiapena jaitsi eta eragile korrosiboak erabiltzea gutxitzen du. Metalak duen erabilgarritasun denbora eta isolamendua arrazoi zitalengatik murriztu daitezela ekiditea, lehengaien kudeaketa arduratsu eta jasangarriagoa dakar. WireWatch horretan laguntzen du, sare elektrikoak modu arduratsuago eta jasangarriagoan kudeatzen, horrela eginez naturak ematen dizkigun lehengai eta baliabideak modu zainduagoan ustiatuko baititugu.

WireWatch sistema baldintza tekniko eta edozein beharrei egokitzeko aurreikusita dagoen nukleo teknologikoa da. Bost atal ezberdinetan berezitua dago: city –sare elektriko eta argiteri multzoak kontrolatu, artatu eta lapurreta edo sabotajeak berehala antzeman eta abisatzeko sistema aurreratua-; aqua –ur sareen kontrola-, energy –eguzki energia sareak eta trenbideetako lineak zaindu eta kontrolatzeko- comm –premiazko sare elektrikoak eta estrategikoak, BTSak (Base Transceiver Stations) esaterako edo telefono lerroak kontrolatzeko- eta verify –lur-lerroen kontrolerako-.

Carlos Totorika alkateak Galea Electric S.M.aren sortzaile den Germán Hormaza aurkeztu eta horri hitza eman zion, enpresa ete bere lana aurkezteko. Galea Electric Ermuan kokatua dugu, bere egoitza eta kontrol-gunea Izarra Centre Eraikinean baitu. Enpresak monitore bidezko kudeaketako sistema eta ekipoen diseinu eta fabrikaziora dedikatzen da. Sistema komunikazio eta kudeaketa plataforma indartsuan oinarriturik dago, horri periferiko espezializatuak itsatsiz. Arkitektura horretan oinarrituta, ezinbesteko azpiegitura kritikoen gainbegiratze, jagoletza eta kudeaketa eskainiaz. Enpresa bereizten duen ezaugarria kobre kable lineen lapurretari aurre egiteko babesa da. Galea Electric bezeroei eskaintzen dizkien gauzen artean diseinaturiko gailuak, planifikazio zerbitzuak, horien instalazioa eta abian jartzea eta, oro har, instalazioak zaindu eta kudeatzea daude.

Galeak kudeaketako sistema aurreratuak garatzeko objektiboa du eta horregatik beharrezko dituen langile eta baliabideak lortu ditu. Hormazak eskarmetu handia du azpiegitura kritikoentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak kudeatzen. Bere lan taldean ibilbide profesional arrakastatsua izan duten ingeniariak, euskarri lana egiten duten langileak, instalazioen planifikaziorako arduradunak eta bezeroei asistentzia eskaintzen diotenak ditu, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena