P. Seymour Hoffmanen azken filmak eta Betibú titulua Ermua Antzokian ikusgai asteburuan
Osteguneko zineklubak aste zine programazio berriari hasiera emango dio. Otsailean Manhattan hiriko etxean hil zen Philip Seymour Hoffman aktorea, interpretazio ibilbide ona eta film a gogoangarri ugari utzi digunak. Kasualitatea bada ere, bere bi azken filmak jarraian datozkigu Antzokira. Osteguneko zineklubean Una cita para el verano titulua ikusi ahal izango dugu. Komedia dramatikoa danon Hoffman protagonista izateaz gain zuzendaria ere baden. Jack pertsonai bakartia da limusina gidari moduan bizitza irabazten duena. Horrez gain, galtzaile hutsa da pertsonak ezagutzeko edozein gauza egiteko gauza dena eta, auskalo, bere bizitzako amodioa. Filma xumea da, baina samurra, zintzoa eta dibertigarria eta interpretazio onak dituena. Zuzendaritzan interpretazioan ohiko ezaugarri zituen xehetasun eta kalitatea utzi du Hoffmanek. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertziala larunbatean hasiko gara ematen, koprodukzio espainiar eta argentinarraren emaitza den Betibú filmarekin. Aktore protagonistak José Coronado eta Alberto Amman dira, besteak beste. Betibñi thriller erakargarria da itxuran erailketa baten eta kazetaritzaren artean kokatzen dena. La Maravillosa izeneko finka baten Pedro Chazarreta enpresaria gorpu topatzen dute, eraila eta egunkariak Nuria Iscar kazetaria bidaltzen du gertakizunaren berri jarraitu eta kontatzeko. Kazetaria laster konturatuko da erailketa hori zerbait potoloagoa denaren hasiera besterik ez dela. Kontakizuna eta gertaeren ebazpena ondo graduaturik daude eta interpretazioak apartak dira. Betibú filma ona da, ikusle harrapatzen duen horietakoa interesa azken ezustekora bitartean mantenduz. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Anton Corbijnek zuzendu eta Philip Seymour Hoffmanek protagonizaturiko beste thriller bat da: El hombre más buscado titulukoa. John Le Carre espioitza eleberri klasiko baten egokitzapena da, autoreak idatzitako El Topo eta El jardinero fiel tituluak ere zinera eraman baitira, arrakasta lortuz. Lan aipagarria egiten dute, besteak beste, Willem Dafoe eta Daniel Brühl aktoreek. Txetxeniako immigrante bat Hamburgo hirira iristen da aitak utzitako herentzia jasotzera. Bere etorrerak alemaniar eta estatu batuar inteligentzia agentzien interesa pizten du. Noraezean dabiltza eta ez dakite nola jokatu, biktima, erruduna edo zedula estremista baten burua izango ote da. Lehen egiten ziren espioien filma bezalakoa da, erabat xurgatzailea, tentsio eta suspensez betea. Hoffmanek lan bikaina egiten du, tamalez bere bizitzako azken papera izan den honetan, hiria leku oso aproposa da honetarako. Filma larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik eta haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko bostetan Khumba 3D filma sinpatiko eta entretenigarria da, zeinak zebra batek azaleko ezaugarri berezia izateagatik taldean onarturiko kide izateko dituen arazoak kontatzen ditu. Istorio zoro eta zoragarria, etxeko txikienei asko gustatuko zaiena.
Azkenik, gogoratzen dizuegu, urriko bonoa eskuragai duzuela, 15,6 euroren truke Lobianon nahiz Antzokian bertan, takila zabalik dagoenean.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu