‘La maté porque era tuya’ antzezlana Ermua Antzokian aurkeztuko du Sutegi Antzerki taldeak

08.10.14
Ermua Antzokia

Sutegi Antzerki taldeak “La maté porque era tuya” izeneko muntaiaz bueltatuko da ostiral gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Jorge Morenok idatzitako liburua oinarri du eta Juan Carlos Colinak zuzentzen du. Obran parte hartzen duen ondoko aktoreek osatzen dute: Xabier Albarrán, Piedi Kortazar, Eneko Grande, Sindy Otero, Eneritz Guerra, Ander Prol, Alba Rodríguez, Asier Álvarez, Mikel Balseiro eta Juan Carlos Colina zuzendariak. Sarrerak 8 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitateak duen orotariko kutxazainetan eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan.

"La maté porque era tuya " Sutegi Antzerki Taldearen ikuskizun berria eta prestatu duen azkena dugu, taldearentzat moldatua izan dena Jorge Morenoren liburua oinarri harturik. Antzezpenak hirurogeita hamar minutuko iraupena du eta muntai dibertigarri eta entretenigarria da, absurdotik abiatuta tramaren haria garatuz.

Sinopsia

Umore beltzeko komedia edo zentzugabekeriaren komedia, baina “komedia” edozelan ere. Psikiatra guztiz ez-ortodoxo eta nahikoa gaitzesgarri batek saio baterako txanda eman dio bere pazienteari, porrot egindako psikopata bat bera, zeinak bere bizitzaren istorioa kontatzen duen. Terapian zehar konturatzen gara benetan senetik aterata daudenak pazientearen inguruko pertsona guztiak direla.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean