Enplegu-zerbitzu guztiak jardunean mantentzen ditu Ermuak

16.10.14
Erakundea

Orientaziorako Lanbiderekin zuen hitzarmena bukatu izan

Euskal Enplegu Zerbitzuaren-Lanbideren, Udaletxeen eta gainerako eragile laguntzaileen artean Orientaziorako Lanbiden dauden jarduerak babesten dituen urteroko lankidetza hitzarmena irailaren 30ean iraungi zen. Hori horrela, une honetan ezinezkoa zaigu langabezi egoeran dauden pertsonen espedienteetan aldaketa edo egokitzapenik egitea, ez eta orientaziorik egin ere, haien informatika sistemaren bidez. Hitzarmena iraungi eta gero, Langai zerbitzuak geldiarazi eta etetea erabaki duelako, orientazio diru-laguntza deialdi berria ebatzi artean. Aipatu deialdia aurtengo abendurako edo , behar bada, 2015eko urtarrilerako amaitzea aurre ikusten duelarik Eusko Jaurlaritzak.

Hitzarmerna iraungi egin da bai, baina horrek ez digu eragozten lanbiderekin elkarlanean jarraitzeko, ez eta langabetuei arretarik ez egiteko. Torreta eta bertan ditugun zerbitzu guztiak aktibo mantenduko ditugu; Lanbideren webgunea nola erabili aholkatzen eta langabetuek –txartela edo lan-eskaria indarrean mantentzeko- telefonoz kudeaketak egiten jarraituz, premiazko kasuetan. Ermuko Udal honek arreta zerbitzu oso mantentzeko asmoa irmoa du, herritarrek Iurreta edo Eibarko bulegoetara joan beharrik izan ez dezaten, esaterako, lan-eskaria berritzera.

Orientazio jarduerak ere aktibo mantentzea erabaki dugu. Orientabide horiek orain artean bezala, enplegua aktiboki bilatzeko aholkularitza eta laguntza nahi eta behar duten guztientzat.

Torreta Etxea eraikina Enplegu Zentro gisa hitzartuta dago eta horren barne ditugun zerbitzuak ere aktibo mantentzea eta ematea erabaki dugu, hori 2015. urtean Ermua eta Eibarko Enplegu Zentro bezala mantentzen denaren erabakia iritsi bezala, zeina datorren egunetan jasotzea espero dugun.

Laburbilduz, langabezi egoeran dauden edo enplegatze baldintzak hobetzea nahi duten ermuar guztiek Udalak bere beharrei erantzuteko dituen zerbitzu publikoak erabiltzen jarraitu ahal izango dute bai Torreta Etxean bai Izarra Centre eraikinean goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitarteko ordutegian, Euskadiko erakundeen –gure udala barne- eta Lanbide Enplegu euskal Zerbitzuaren arteko hitzarmena iraungi izan arren.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita