Aukera zabala astebukaeran: opera, familia antzerkia, blues musika eta mendi irteera

17.10.14
Ermua Antzokia

Asteburuko jardueren agenda, aukeraz lepo datorkigu. Norberaren gustuaren eta konpromisoen arabera izanen dugu makina bat gauza ikusi eta egiteko, aukera zabala baita. Guztiontzat dugu, hortaz ziur gustuko dugunen izango dugula.

Gaur ‘Viva Verdi’ opera ikuskizuna, Antzokian

Hastear dugun 2014ko Musikaldiaren baitan, aukeratzeko ikuskizun sorta izanen dugu. Edizioari hasiera emango dio Guiseppe Verdi konposatzaile italiarraren obran oinarrituriko ikuskizuna. Errepertorioan ezagunena denari birpasa egingo diote Pispilu abesbatzak, Silvina Arroyo sopranoak, Andoni Baraño tenoreak, eta Ulises Fuentes baritonoak, Elisabeth Sarriugarte zuzendari izanik. Ikusleok aria, binakako, kontzertante eta abesbatzako piezez gozatu ahal izango dugu.

Ermua Antzokian gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ikuskizuna laurogeita hamar minutukoa da. Sarrerak 8 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Kutxabank entitartearen orotariko kutxazainetan edo webgunean, Lobianon edo takilan bertan emanaldiari hasiera eman artean.

Larunbatean, familiarentzako opera eta Andy J. Foresten blues musika

Biharko larunbatean ahozko tradizioan ospetsuenetakoa den ipuinaz gozatu ahal izango dugu: Txano-gorritxo. Herriko kulturaren ikono hau askotan eraman eta egokitu da telebista, zine nahiz antzerkirako. Oraingoan familia opera gisa datorkigu. Txano-gorritxo ahozko tradizioaren ipuin ezagunenetakoa da. Asko zaindutako ekoizpen honek Txano-gorritxo gaztearen istoriora garamatza, familia osoaren gozamenerako, magiaz eta dibertsioz zipriztindutako itsaso batean murgiltzen gaituela.

Ermua Antzokian arratsaldeko bostetan. Ikuskizuna ordu betekoa da. Sarrerak 4 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan edo webgunean, Lobianon edo takilan bertan emanaldiari hasiera eman artean.

Lobiano Kulturgunean: blues musika Andy J. Forest &Travelling Brothers bandaekin

Hiru ordu beranduago Andy J. Forest showman handi eta musikari osoaren emankizunaz gozatu ahal izango dugu, zeina Lobiano Kulturgunera datorkigun Euskadin dugun ‘Travelling Brothers’ blues banda onenarekin batera. Andy J. Forestek denetarik egiten du: kantatu, armonika jo eta baita beste hainbat instrumentu ere. Horrez gain, pintura eta idazkera ere lantzen ditu eta ikus-entzunezko bideoak ere egiten ditu.

Ikuskizunak hirurogei minutukoa da. Sarrerak 8 euro balio dute eta aldez aurretik eros ditzakegu Kutxabank entitartearen orotariko kutxazainetan edo webgunean, Lobianon edo takilan bertan emanaldiari hasiera eman artean.

Mugarriz Mugarri mendi ibilbidearen VII. edizioa

Artarrai mendi taldeak Ermuko lurralde mugen arteko zazpigarren mendi ibilaldia antolatu du biharko. Irteera hori zabalik dago nahi duen guztiarentzat eta parte hartzaileak Patxi plazan bildu eta abiatuko dira goizeko 8etan. Iragarpenak eguraldia lagun –ateri eta bero- izango dugula adierazi duenez, gozatuko duguna ziur da. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea aurten zertxobait moztuko da, saihesbidea egiteko obra lekutik ez baita pasako. Txango honetarako ez da ezer ordaindu behar, doan baita. Antolatzaileek parte hartzaileei Errekalden hamaiketakoa eskainiko diete. Iaz berrehun lagunek parte hartu zuen ibilbidean. Ea aurtengoan zenbat pertsona animatzen diren.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan