Tokiko Gizarte eta Hezkuntza mahaiak irakaskuntzan ditugun hainbat errealitatera hurbilduko gaitu

21.10.14
Hezkuntza

Tokiko Gizarte-hezkuntza Mahaiak bosgarren edizioa beteko eta arrazoi horregatik jardunaldi interesgarria prestatu du, zeinari “Hezkuntza alorreko errealitate sozialak” izenburua jarri zaion. Ekimenak urtero ikusmina pizten du eta, jada, egutegian finkatuta dago ikastetxeetan. Alorreko gizarte eragileen artean eta familien artean. Aurten hiru mahai izango ditugu eta horietako bakoitzean alor sozio-sanitarioa, sozio-hezitzailea eta sozio-familiaren adar eta aspektuak aztertuko. Lehenengo mahaian ikasketa prozesuan aurkitzen ditugun zailtasun hainbat hitz egingo dute AHIDAk; Bizkaiko Hiperaktibitate eta Arreta Ezaren elkarteak; Dislebi, Euskadiko Dislexia Elkarteak eta Berritzeguneak. Bigarren mahaian APSIDEk, Psikopedagogia elkarteak orientatzailearen zeregina jorratuko, gazteriaren egungo egoera hizpide hartuko Euskadiko Kontseiluaren ahotik eta ekintzailetza ere aztertuko. Hirugarren eta azken mahaiak banaketa, dibortzioa eta horrek familiarengan duen eragina aztertuko.

Saioa doan eta irekia herritarrentzat, bereziki ikastetxeetako profesionalei, Ikasle Guraso Elkarteen ordezkariei eta gizarte-hezkuntza alorreko talde eta elkarteen kideei zuzenduta dago, nahiz eta edonorentzat aproposa izan. Jardunaldia Lobiano Kulturgunean gauzatuko da ostegunean –urriaren 23an- goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Jardunaldiaren bitartez, eguneroko esparru desberdinetan -soziosanitarioa, soziolaborala eta gizarteko hezkuntza arloan – adingabekoen eta familien artean izaten ditugun gaia eta zailtasunak hizpide izango ditugu, hausnarketa elkar konpartitzeko.

Informazio gehiagorako, ikus xehetasunak jardunaldiko programan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da