'Lasa eta Zabala' eta 'Torrente 5' filmek amaiera emango diote urriko zine komertzialaren programazioari

22.10.14
Ermua Antzokia

Aste berriarekin batera zine onenaren eskaintza berria Ermua Antzokian. Osteguneko zineklubean Caroline Linkek zuzenduriko Destino Marrakech film alemana proiektatuko dugu. Familia drama bat da, bananduriko gurasoen Ben zineko seme eta 17 urteko gaztea protagonista duena. Aita bisitatzeko Marokora egiten duen bidaia aspaldi etendako harremana berreskuratzeko aukera izan daiteke. Destino Marrakech interpretazio onak ditu, gertakizun konplexuak, une bereziak eta anbiguoak, ikusleari eragingo diotenak. Destino Marraketch jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzietan.

Zine komertziala txanda larunbatean iritsiko, Lasa eta Zabala filmaren lehen emanaldiarekin. Paramilitarrek ETAko kide bi horien bahiketa, tortura eta erailketara eraman zituzten gertaera tragikoen egokitzapena zinerako. Zuzendaria Pablo Malo da eta aktore protagonistak Unax Ugalde eta Francesc Orella. Filmak bahiketatik hasi eta gorpuak aurkitu izan zinenera arteko istorio terriblea kontatzen du. Filma gogorra da, hainbatean thriller eta hainbestean intriga judiziala, baina beti ere dramatikoa. Gure historia hurbileko gertakizun terrible bat argitzeko eta ez ahanzteko saiakera duina da. Lasa eta Zabala larunbata arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan. Filma elebiduna da gaztelerazko eta euskarazko hitzak uztartzen baititu, kasu horretan azpitituluak ematen dituelarik.

Asteko bigarren proposamena oso bestelakoa da. Espainiako zinearen historian jada oso ezagun bihurtu zaigun filma baten bosgarren zatia baita, Torrente. Santiago Segura berak sorturiko izaki narrasaren azalean jartzen da, pertsonai xelebre honen gorabeherarako estatuak egun duen egoera primerakoa izanik, bertatik edanez abesten duen komediari etekin guztia ateratzeko. Bosgarren emanaldi honetan Torrentek ez du defraudatzen. Inoiz baino dibertigarriago, azidoago eta kaustikoago agertzen zaigu, baina baita ere kritikoago eta erreflexiboago haranago begiratzen dakitenen aurrean, zorroztasun ukituez gain. Torrente larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratseko bostetan eta haurrentnzako emanaldian Las nuevas aventuras de Caperucita Roja titulua ikusi ahal izango dugu. Haur ipuinen tradiziozko pertsonaia iboiz baino modernoago datorkigu, edozelako kasuak konpontzeko detektibe zorrotza izango baita. Txano Gorritxoren abentura berriak bi dimentsiotan proiektatuko dugu eta ez iragarrita genuen bezala 3D, hortaz sarreren prezioa 2,5 euro izanen da.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu