Munduko Paisaiak, Mendebaldeko Sahara Liburutegitik

24.10.14
Udal Liburutegia

Gaur Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta, ospakizuna abiapuntu hartuta, Munduko paisaiak izeneko kanpainari hasiera eman diogu. Kanpaina hori Eusko Jaurlaritzak antolatu du erkidegoko hainbat udal liburutegirekin batera elkarlanean, Ermukoa tartean delarik.

Kanpainaren xedea norabide bikoitzekoa da, herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira hurbiltzea eta alderantzizkoa. Horretarako, liburutegi bakoitza herrialde adierazgarri bat ezagutzera emango du udal herritarren artean. Ermuko udal liburutegiak, Iurretakoarekin elkarlanean, Mendebaldeko Sahara hurbildu eta ezagutaraziko digu; hango literatura, ikus-entzunezkoak, musika eta bere kulturako alderdi desberdinak. Horretarako Irakurketa eta Ikus-entzunezko gida argitaratu dute bi liburutegiek. Honez gain, Ermuko Liburutegiak Saharako istorio tradizionaletan oinarritutako haurrentzako ipuin kontakizun saioa antolatu du, eskolekin adostuta saharar musikalari eta idazle batekin topaketak, “Ritos de jaima” liburuaren egilea den Limam Boisha saharar idazleak azaroko erdarazko irakurketa klubean parte hartuko du, eta amaitzeko Saharako antzinako kulturaren aztarnak Arkeologian, Paleoklimatologian eta Etno-Antropologian aztertuko dira hitzaldi batean. Ekimen egitarauaren barnean ere Alvaro Longoriak zuzendutako “Hijos de las nubes” filmaren emanaldia ikusi ahal izango da.

Azaroan zehar burutuko diren jarduera horiek guztiak gauzatzeko udal liburutegiak hainbat laguntzaileren lankidetzaz baliatuko da; besteak beste, Saharaui herriaren lagunak “Hagunia” Ermuko Elkartea, Saharako kanpamentuz kanpamentu dabilen Bubisher liburutegi mugikorraren sustatzailea den Gonzalo Moure idazlea, eta Andoni Sáenz de Buruaga UPV/EHUko Historiaurreko irakaslea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.