'Gobernu irekia: Udalen esperientziak' jardunaldia, Izarra Centren

27.10.14
Erakundea

Europar Batasunean Kalitatearen Europar Astea ospatzen dugu azaroan urtero, kudeaketa aurreratuaren printzipioak zabaltzeko eta  sustatzeko asmoarekin. Euskalit Fundazioa da Euskadin Kalitatearen Astea koordinatzeko eta kudeatzeko ardura duena, eta horrela, urriaren 27aren eta azaroaren 14aren artean “Kudeaketa aurreratuaren XX. Astea” gauzatzen dugu. Hau dela eta, Euskalitek ekitaldi bat antolatzeko aukera ematen dio Euskadiko edozein irabaz asmorik gabeko erakunderi.

Ermukook ez du galdu nahi izan kideoi ematen zaigun aukera eta, horrela, beste erakunde batzuekin partekatu nahi ditugu kudeaketa arloan eman dituzten aurrerapausoak eta aukeratu ditugun lehentasunak. Horrez gain, egindako lan hori herritarrek ezagutzea ere nahiko genuke. Hori dela eta, Ermuko Udalak “Gobernu irekia: Udalen esperientziak” jardunaldia antolatu du aurten eta, bertan, gobernu irekiaren esparruan Euskadiko udal ertainetan egiten ari garen lana azaltzeko aukera izango dugu. Eibar, Zalla eta Ermua udaletako esperientziak izango dira eta gardentasunean, parte-hartzean eta lankidetza publiko eta pribatuan izandako esperientziak aurkeztuko dizkigute, gobernu irekiaren ardatzak baitira.

Beraz, jardunaldia interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago, bai udal edo erakunde publikoen langileei eta baita herritar guztiei ere. Halere, toki arazoak saihesteko, bertaratu nahi dutenen baieztapena eskatzen da posta elektroniko honetan: mgutierrez@udalermua.net.

Jardunaldia datorren ostiralean, urriaren 31n, ospatuko da Izarra Centre eraikinean goizeko 9:00etatik 12:00etara. Hemen egitaraua:

  • 9:00etatik 9:10etara: Ongietorria. Carlos Totorika Izagirre, Ermuko Alkatea
  • 9:10etatik 9:30etara: Eudel: Euskadiko udalen gardentasun sarea. Hizlaria: Esther Ibarlucea, Eudeleko teknikaria

Garatutako esperientziak:

  • 9:30etatik 10:00etara: Eibarko Udala. Hizlaria: Miguel de los Toyos, Alkatea
  • 10:00etatik 10:30etara: Zallako Udala. Hizlaria: Javier Portillo, Alkatea
  • 10:30etatik-11:00etara: Kafea
  • 11:00etatik-11:30etara: Ermuko Udala. Hizlaria: José Antonio Fernández, Idazkaria
  • 11:30etatik-12:00etara: Eztabaida
  • 12:00etan Jardunaldiaren amaiera

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian