Hilbete berria = estreinako zine filmen programazio berria Ermua Antzokian

29.10.14
Ermua Antzokia

Azaroa hastera goaz eta berarekin bat estreinako zine filmen programazio berria Ermua Antzokian. Helduen zine komertzial eta zineklubeko emanaldietara 1,2 euroren truke joatea ahalbidetzen duen bonoa jada salgai dugu Lobianon eta Antzokiaren takilan bertan. Salbuespena 3Dimentsiotan proiektatutako filmak horietan sarrerak 2 euro gehiago bailio baititu. Azaroan zehar zine komertzialean estreinako 10 titulu ikusteko parada izanen dugu, Berlin nahiz Donostiako jaialdietan saritutakoak, euskerazkoak, etab…; zineklubean lau filma eta haurrentzako saioetan beste bost aukeran. Paregabeko eskaintza. Guztiaren berri zehatza astero emango dugu, ohi bezala.

Asteroko legez, zineklubak irekiko du programazioa. Ostegunean Mea Culpa titulukoak amaiera emango dio urriko programazioari. Fred Cavaye zuzendariaren thrillerra da, intriga, akzio, tentsio eta emozioz beterik datorkiguna. Aipatzekoak dira Vincent Lindon eta Gilles Lelouche aktoreen interpretazio lanak. Simon gorpua utzi behar izan zuen polizia ohia da, kasu bat onik atera izana ospatzen zegoenean erailketa bat eragin izanagatik. Hainbat urte beranduago mafiak bere semea mehatxatuko du eta lankide ohi baten laguntza eskatuko du, semea babestu nahian. Mea culpa ikuslea jarlekura itsatsirik uzten duen filma horietakoa, zeina jatorrizko bertsioan proiektatuko dugun gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren unea larunbatean iritsiko da, Michael R. Roskam zuzendariaren ‘La Entrega’ tituluaren lehenengo emanaldiarekin. Lan bikaina da eta horretarako hainbat arrazoia ditu: lehena, zine beltzeko filma aparta da, zeinak Donostia jaialdiaren azken edizioan gidoi onenaren saria jaso zuena. Bigarrena, Tony Soprano betiko pertsonaiari bizia eman zion James Gandolfini hil aurretik utzi digun azken lana delako. Eta hirugarrenik, Noomi Rapace eta, batez ere, Tom Hardyren interpretazio bikainak jasotzen dituelarik. Taberna bateko zerbitzari batek abandonaturiko txakurra jasotzen du lan egiten duen tabernaren ate aurretik. Txakurrak aldiz jabea du eta zerbitzariaren bizitza kolokan eta arazoetan jarriko du tartean jartzen denean. Istorio beltza, hainbat momentutan une eta hizketaldi harrigarriak dituenak. La Entrega larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan egin daiteke.

Asteburuko bigarren filma eta proposamena komedia bat da, Un viaje de 10 metros titulukoa, Lasse Hallström zuzendariarena. Suediarrak arrakasta lortu duten hainbat lan sinatu ditu ‘Las normas de la casa de la sidra’, ‘Chocolat’, ‘Una vida por delante’ o ‘La pesca del salmón en Yemen’, esate baterako, ikuslearekin lotzeko gaitasuna mantentzen duelarik. Familia indiar batek Frantziako hegoaldera joateko eta jatetxe bat zabaltzeko erabaki hartzen du, jaki hinduak saltzea ogibidea izango duenaren ustetan. Aukeratzen duten lokalaren aurrez aurre eta oso hurbil beste jatetxe ospetsu bat dago Michelin gidan jasotzen dena eta hainbat izar dituena. Jatetxe horren gerente eta arduraduna Madame Mallory da. Tragikomedia dibertigarria, gastronomia, erromantizismoa eta kultur aniztasunaren osagaiak uztartzen dituena, horri guztiari Helen Mirrenen lan ona gehitu behar zaiolarik. Un viaje de 10 metros filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haurrentzat igande arratseko 5etan Thor: la leyenda del martillo mágico proiektatuko dugu. Filmak errementari gazte baten abenturak kontatzen ditu, bere herria erraldoien ejertzito batek erasotzen du. Protagonistak ihes egitea lortzen du, baina bere bizilagun eta herrikideak askatzeko mailu magikoa erabiltzen ikasi beharko du. Ez du lan erraza izango.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu