Bi gizon atxilotu dituzte goizaldean ustez indarra erabili eta kamioetan erregaia lapurtu izanagatik Okinzurin

30.10.14
Hiritarren Segurtasuna

Bi gizon atxilotu eta Eibarko Ertzainetxera eramanak izan dira goizaldean, Ermuko Okin Zuri auzoan (Harrobia zegoen zonaldean) ustez indarra erabili eta kamioetan erregaia lapurtu izanaren akusaziopean, Udaltzaingoak ohar baten bidez ezagutzera eman izan duenez. Atxilotutakoek Bermeoko eta Bilboko bizilagunak dira eta epailearen aurrera eraman izateko zain daude. Atxilotuen ibilgailutik hainbat erreminta –maiz delituak egiteko erabiltzen diren bezalakoak- eta objektu antzeman zaizkie, zerrendan horretan ditugularik palanketak, mailuak, kurrikak, bihurkinak, sopleteak, ibilgailu ezberdinen giltza sorta, garaje bateko mandoa, hauts zuridun substantzia izan duen poltsatxoa eta aire konprimituko errebolberra. Gizon biek aurrekari ugari dituzte eta poliziaren hainbat txostenean aipatutakoak dira.

Ermuko Udaltzainen patruilak goizaldeko ordu batak eta hamar minututan gizon bat lokalizatu du kamioi baten kabina eta erremolkearen artean, mangera batez baliatuz garrafa bat betetzen ari zena. Agentek gelditzeko agindua eman eta identifikatu egin dute, Eibarko Ertzainetxera deitu eta gertakizunaren berri emanez, lagundu ziezaieten. Etzainen bigarren patruila bat bertaratu eta Aizko Hormigoiak enpresaren ingurua aztertzen zeudenean, beste kamioi baten atzean ezkutaturik bigarren gizon bat ikusi eta harrapatu dute. Bigarren hau Bilboko bizilaguna izan da eta, ustez lehenago harrapatutakoaren adiskidea.

Bigarren kamioia hormigoi-makina izan da eta honen ondoan zeuden 8 garrafa urdin harrapatu dituzte, bakoitzak 25 litroko edukierakoak. Zortzi ontzietatik bi erregaiez beteta izan dituzte. Kamioiaren erregai depositua irekita aurkitu dute, ustez ondoan eduki duten bihurkin batez bortxatua izan dena. Gizon biei miatu, beren eskubideak zeintzuk diren adierazi eta kotxe ofizialean Eibarko Ertzainetxera eraman dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko