Europa Zinemak sare europarreko kide izango da Ermua Antzokia

31.10.14
Ermua Antzokia

Europa Zinemak sare europarreko kide izango da Ermua Antzokia, Erroman urriaren 11n bildutako Media programako adituek hartutako erabakiari jarraiki. Sarea Europar Batasunak finantzatzen du Media programaren bidez. Kide izatea 2014ko irailaren 1eko atzeraeragina izango du.

Sarean sartu ahal izateko hainbat baldintza bete behar dira eta horien artean garrantzitsuenetakoa estatukoak ez diren filma europarren portzentaje zehatza programatu eta proiektatzea da.

Ermuko Udal Kultura sailak bere programazioa baloratzeko eskera orain hirutan aurkeztu izan du honako azkena barne, sarean onartzeko baremazioa lortu gabe orain artean. Hirugarren eta azken saiakera honetan eta 2014ko lehen seihilekoan izandako programazioa aurkeztu ondoren lortu du, Media programak Ermua Antzokiaren eskaria aintzat hartu eta bere sarrera onartu duenean. Hortaz, jada, Europa Zinemak sare europarreko kide da Ermua Antzokia.

Sare horretako kide izateak hainbat abantaila ditu, eta nagusienen artean Ermua Antzokiak urtean Europako Batasunaren diru-laguntza jaso izango duela da. Diru-laguntzaren kopurua urtean zehar nazionalak –estatu propiokoak- ez diren eta saltzen –proiektatzen- dituen filma europarren portzentajearen arabera zehaztuko da.

Zineuskadi taldeak kudeatzen duen Euskadiko mini sarearen bitartez bideratu da sarrera, herri txiki bateko zine aretoak ezinezkoa izango lukeelako banaka sarean sartzerik

Kide izateak ere betebehar batzuek betetzea dakar eta hori horrela, Ermua Antzokiak sarearen kide dela adierazten duen plaka ezarri beharko du instalazioan eta zine emanaldi bakoitza hasi aurretik sarearen inguruko trailer labur bat eman. Horrez gain, urtean birritan Adituen Taldeari aurkeztu eta kontu eman beharko dizkio programazioaren inguruan, sareko partaide izate hori berritu eta mantendu ahal izateko.

Europa Zinemak sarera sartzeko Zineuskadi taldeak kudeatzen duen Euskadiko mini sarearen bitartez bideratu da, Eusko Jaurlaritza elkartearen partaide da, biztanleriaren eta antzeko bestelakoen irizpideei jarraiki herri txiki bateko zine aretoak ezinezkoa izango lukeelako banaka sarean sartzerik izango inondik inora.

Cultura Saila ontzat jo du Europa Zinemak sarean sartu izanak eta modu honetan kalitatezko zinea programatzeko duen konpromisoa sendotu egiten dela uste du, herritar guztientzat prezio onargarriak dituela ahantzi gabe. Zorionak programazioa prestatzen duen taldeari.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan