Agenda txiki, haurrentzako Ermuko agenda berria

31.10.14
Udal Liburutegia

Euskara eta Kultura Sailek haurrentzako ekitaldi guztiak agenda batean bateratu dituzte eta horren berri emango dute bai kaleko “muppietan” –iragarki eta informazio jartzeko erakustoki berezietan, herriko ikastetxeetan zein umeak eta familiak maiz erabiltzen dituzten tokietan. Kartel formatuko agenda honek, egutegi moduan, haurrentzako diren jarduerak biltzen ditu, hala nola, zinea, ipuin-kontalariak, irakurketa-klubak, jaialdiak eta umeentzako interesgarri izan daitezkeen beste jarduerak.

Horretaz gain, jarduerak iragartzeko Udalak erabiltzen dituen bestelako kanalak ere erabiliko dira, jarduerei ahalik eta zabalkunde handiena ematea da helburua, umeen parte-hartzea sustatzeko eta aisialdiko aukera berriak eskaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.