Lanbide-hastapenetarako ikastegian: emozioak aztertu eta lantzen

04.11.14
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Lanbide-hastapenetarako ikastegiak amaitutzat eman du gizarte eta hezkuntza proiektuari loturik urrian zehar gauzatu dituen jarduera osagarriei. Jarduerak ikasleriaren atal sozial, emozional eta pertsonala lantzeko xedea izan dute.

Orain artean gauzatutako jarduerak gai ezberdinak landu dituzte, hazkunde pertsonala eta etorkizuneko proiektuak garatze aldera; horretan Udaleko Esku-hartze sozial eta hezkuntza taldearen lankidetza izanik eta baita udal liburutegiarena ere irakurzaletasuna suspertze aldera, adinez nagusi edo helduentzako komiki bilduma harpidetu baitute. Horrez gain, sexu aniztasuna ere landu dute, Aldarte –gay, transexual eta lesbianen- zentroarekin elkarlanean. Emozioak eta familia barruko liskar edo iskanbilen gaia aztertzeko filmografia hartu dute oinarri, Irudi Berriak programako unitate didaktikoak, hain zuzen ere.

Ikastetxea zerrendatu eta zehaztutako gai horien inguruan lanean jarraituko du ikasturtean zehar, ikasleen garapen integralerako egokiak diren beste gaiekin batera. Ikastegiaren gizarte eta hezkuntza proiektuari loturik dauden jardueren barne eta gizarte integratzaileak koordinaturik lanean jarraituko dute, ikasteko, esperimentatzeko, eta ‘nire’ mundu pertsonal eta sozialaren izera korapilatsura hurbiltzeko aukera ezberdin baliagarria delako.

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker