Asteburuan ‘Mi vida ahora’ eta ‘A escondidas’ tituluko filmak ikusgai Ermua Antzokian

05.11.14
Ermua Antzokia

Ermua Antzokian ostegunean hasiera emango diogu zine aste berriari. Zineklubean Hijos de las nubes dokumentala proiektatuko dugu, Albaro Longoria zuzendariarena. Lanak Saharako herriak bizi duen egoera kontatzen du. Emanaldia udal Liburutegiarekin elkarlanean antolatu da, Munduko Paisaiak ekimenaren barne baitago. Saharar herriaren gehiena Angelian bizirauten du, Tindufeko kanpamendu eta basamortuan, Espainiak lurraldea deskolonizatu ondoren Marokok haien lurra hartu eta bertatik bota egin ondoren. Udal liburutegiak hilabete osoan zehar hainbat jarduera aurrera eramango ditu Saharar herriaren egoera larria ezagutu eta hobeto ulertu dezagun, proiekzioa horien barne egonik. Filmak Goya saria irabazi zuen 2012an dokumental onenarentzat. Javier Bardem aktoreak parte hartzen du eta Elena Anayak narrazioa gain hartu zuen. Lanak Mendebaldeko Saharar lurraldearen egoera aztertzen du, Afrikan azken kolonia izan zen lurraldea eta etengabe gerra hasteko mehatxuan bizi dena. Hijos de la nubes jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin emango dugu iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratsaldeko zazpi eta erdietan Mikel Rueda zuzendari euskaldunaren A escondidas filma ikusi ahal izango dugularik. Ibrahim Marokoko adoleszentea da, kanporatua izatearen beldurrez errepidetik izuturik dabilena. Adin beretsua duen Rafa gazteak ez daki zer egin berarekin doan neskatilari hutsik ez egiteko. Bi mutikoen etorkizunak bat egingo du, ezagutzen ez zituzten sentsazioei bide emanez. A escondidas filma noble, emozional eta espontaneoa da adoleszenteen arteko homosexualitatea eta gure gizarteko beste hainbat tabu naturaltasunez adierazten duena. Filmak aukera emango digu orain dela gutxi tamalez hil zen Alex Angulo aktorearen azkenetako lana ikusteko. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande arratseko zazpi eta erdietan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren aukera Kevin Macdonald zuzendariaren Mi vida ahora thriller Britaniko eta distopikoa da. Filmak kritika harritu egin du, hasieran adoleszenteen arteko erromantzea izan zitekeena apokalipsiaren ondorengo munduan bizirauteko borroka bortitzean bihurtzen dena. Filma akzioz, intrigaz eta emozioz beterik dago. Zine independentearen lana da, bere balio propioengatik arrakasta lortu duena. Britainian oporretan dagoen neskatila estatubatuarrak ustekabean harrapatzen du III. Mundu Gerrak. Horren ondotik, ezkutatu eta borroka egin beharko du bizirauteko. Mi vida ahora larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez igande arratseko 5etan gaztetxoenek Maya erlea titulukoa ikusteko parada izango dute. Gaur helduak garen askoren haurtzaroan oso ezaguna genuen erlea da Maya, sinpatikoa. Oraingo honetan, basoko lagunekin batera datorkigu. Maya euskaraz proiektatuko dugu.

Azkenik, gogoratzen dizuegu oraindik garaiz zaudetela 15,6 euroren truke azaroko bonoa erosteko.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan