LibreCon 2014 kongresuan parte hartuko dute Izarra Centrek eta Ermuak

05.11.14
Erakundea

LibreCon software libre eta teknologia irekien nazioarteko kongresua da, azaroaren 11n eta 12an Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko dena

Europan eta Estatuan lehiakor eta eraginkorrenak diren administrazio publiko eta enpresa nagusiek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak zeintzuk diren ezagutu nahi dituzten enpresa, administrazio eta hezkuntza alorretako 1.500 bat arduradun biltzea aurreikusita du 2014ko LibreConek.

LibreCon ekimenaren laugarren edizioa antolatu dute ESLEeta ASOLIF elkarteek –Euskadiko Software Librekoak eta Estatuko Sotfware Libreko Enpresen Federazioak- zeina azaroaren 11n eta 12an gauzatuko den. Software Libre eta Teknologia Irekien Kongresua Bilboko Euskalduna jauregian eginen da.

Bi egunez Bizkaiko hiriburua negozio, enplegu eta teknologia irekien nazioarteko gune nagusia bihurtuko da, teknologia libreetan oinarrituriko azken konponbideak ezagutu nahi ditzaketen industri teknologikoko, maila guztietako zuzendari, teknikari eta berrikuntza, ezagutza, enplegua eta negozio publiko nahiz pribatuetan eragile eta arduradun direnentzat ezinbesteko hitzordua.

LibreCon 2014 edizioaren jarduerak gizartearen lau ardatz estrategiko izango dituzte oinarri: osasuna, hezkuntza, industria eta merkataritza. Zeharkako izaeraz, ekitaldiaren objektu den publikoarentzat jarduera edo hitzaldien ibilbideak hezurmamituko dira, teknologia libreak erabilita aipatu atal horietan arrakasta lortu dutenen kasuak ezagutzera emateko ahalegin berezia egingo delarik.

Hori horrela, hitzaldi eta tailerrak LibreCon 2014ko gauzarik erakargarrienetakoa izango dira, eremu publiko nahiz pribatuan ezagutza praktiko aplikatua eta Software Librean oinarrituriko konponbide arrakastatsu errealak uztartu eta aurkeztuko dituztelako.

Aurreikusi den ekimenetako bat ekintzailetza foroa egitea dago, zeinari ‘Txoko Take Up’ izena jarri zaion, non izena ematen duten ekintzaileek beren proiektu berriak aurkeztu ahal izango dituzten, adituen babesarekin. ‘Txoko Take Up’ programaren helburua gizartean ditugun benetako erronkak geldi egon ezin diren pertsonekin lotzea, beren proiektua, negozioaren ideia mamitu eta hori gauzatzeko aukera izan dezaten.

Ekintzaile foro honen eransten duen balioa akziora zuzendutako ikasketa prozesua izatea da. Horregatik, foroa ez da ordu gutxi eta zehatz batzuetara mugatuko, parte hartzeko interesa dutenek ekintzaile izpiritua piztu eta gizarte berrikuntza prozesura jauzia egingo dute hurrengo hiru hilabeteetan zehar, ideia eta garapen onenek parte hartzen duten enpresengandik bekak jaso ahal izango baitituzte proiektua aurrera atera ahal izateko.

Foroan izena emateko azken eguna azaroaren 6 da. Plazak mugatuak direnez, interesdunek azkar ibili behar dute. Izena emateko lasterbidea erabili edo idatzi secretaria@librecon.io e-postara. Hiru hilabeteko hiru sari eskuratu ahal izango dituzte, enpresa abian jartzeko prozesua bizkortu eta horretan murgildu daitezen.

Argibide gehiagorako jarrai lasterbideari eta ikus LibreCon 2014ko webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n