‘Cómico’ antzezlanerkin datorkigu Antzokira Rafael Álvarez ‘El Brujo’ aktoreak
Rafael Álvarez ‘El Brujo’ aktorea andaluziarra Ermura datorkigu beste behin. Gaur estreinatu berri duen ‘Cómico’ antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Antzokian. Obra produkzio propioa da, berak testu egokitzapena, zuzendaritza eta interpretazioa egin eta gain hartu baititu. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Kritikak ondo hartu du proposamen berria eta baita ikusleek ere. Antzezpenak ehun minutu irauten ditu eta gazteleraz izango da.
Sinopsia
Ikuskizun hau nire azken hamar antzerki-urteen mamia da. Egunez egun kanpoko itxura alda daiteke, pasadizo baten, gaur-gaurko albiste baten edo publikoa egoteko eta sentitzeko modu berezi baten arabera, baina beti da komikoa, komiko destilatua, funtsezko komikoa. Lehen obrak idazten banituen, orain horiek nola prestatzen eta egituratzen diren erakutsiko dut. Une hauek ondo ezagutzen nauen eta niregandik zer espero duen (gozatzea) ondo badakidan publiko batekin konpartitzea espero dut. Komikoa komikoak egiten duen bere buruaren emakida da. Nik neuk ere gozatzea espero dut.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu