Software librearen eta teknologia irekien kongresuan -LibreConen- dago Izarra Centre, standa jarri baitu

11.11.14
Ekonomi Sustapena

Izarra Fundazioa software librearen eta teknologia irekien -LibreCon deritzanaren- nazioarteko kongresuan dago eta Euskaldunan stand informatiboa jarri baitu bi egunetarako

ESLE eta ASOLIF elkarteek –Euskadiko Software Librekoak eta Estatuko Sotfware Libreko Enpresen Federazioak- LibreCon ekimenaren laugarren edizioa hasi eta ireki dute gaur Bilbon. Software Libre eta Teknologia Irekien Kongresua Bilboko Euskalduna jauregian eginen da gaurkoan eta biharko egunean, azaroaren 11n eta 12an. Izarra Centre Fundazioa kongresu horretan dago, stand informatiboa jarri baitu bi egunetarako. Horren helburua gure herriko Izarra Centre eraikina eta horrek enpresa teknologikoentzat dituen abantaila eta aukerak ezagutzera ematea da. Eraikina azken eta punta-puntako teknologiaz jantzita baitago eta horien artean udalak hezurmamitu duen zuntz-optikoko udal sare neutroa azpimarra behar, abiadura eta egongortasun handikoa baita. Aurreratuenetakoa, adituen esanetan. Izarra Centre ekintzaileentzat eta negozioa errotu nahi duten teknologi enpresentzat benetako errealitatea da, baldintza ekonomiko paregabeak eskaintzen dituenak eta geografikoki ederto baino hobeto kokatuta dagoena, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoa osatzen duten hiru hiriburuekiko ezik, Nafarroako hiriburuarekiko baita. Izarra Centre ordezkatzen daude herriko alkate, Carlos Totorika, kongresuaren irekiera ekitaldian egon dena, Promosa sozietate publikoaren gerente J. Carlos Abascal, hainbat saileko beste lankiderekin batera.

Europan eta Estatuan lehiakor eta eraginkorrenak diren administrazio publiko eta enpresa nagusiek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak zeintzuk diren ezagutu nahi dituzten enpresa, administrazio eta hezkuntza alorretako 1.500 bat arduradun biltzea aurreikusita du 2014ko LibreConek.

Bi egunez Bizkaiko hiriburua negozio, enplegu eta teknologia irekien nazioarteko gune nagusia bihurtuko da, teknologia libreetan oinarrituriko azken konponbideak ezagutu nahi ditzaketen industri teknologikoko, maila guztietako zuzendari, teknikari eta berrikuntza, ezagutza, enplegua eta negozio publiko nahiz pribatuetan eragile eta arduradun direnentzat ezinbesteko hitzordua.

LibreCon 2014 edizioak gizartearen lau ardatz estrategiko izango ditu oinarri: osasuna, hezkuntza, industria eta merkataritza. Zeharkako izaeraz, ekitaldiaren objektu den publikoarentzat jarduera edo hitzaldien ibilbideak hezurmamituko dira, teknologia libreak erabilita aipatu atal horietan arrakasta lortu dutenen kasuak ezagutzera emateko ahalegin berezia egingo delarik. Hori horrela, hitzaldi eta tailerrak LibreCon 2014ko gauzarik erakargarrienetakoa izango dira, eremu publiko nahiz pribatuan ezagutza praktiko aplikatua eta Software Librean oinarrituriko konponbide arrakastatsu errealak uztartu eta aurkeztuko dituztelako.

Aurreikusi den ekimenetako bat ekintzailetza foroa egitea dago, zeinari ‘Txoko Take Up’ izena jarri zaion, non izena ematen duten ekintzaileek beren proiektu berriak aurkeztu ahal izango dituzten, adituen babesarekin. ‘Txoko Take Up’ programaren helburua gizartean ditugun benetako erronkak geldi egon ezin diren pertsonekin lotzea, beren proiektua, negozioaren ideia mamitu eta hori gauzatzeko aukera izan dezaten.

Argibide gehiagorako jarrai lasterbideari eta ikus LibreCon 2014ko webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena