Ermua Antzokian hiru filma handi ikusi ahal izango ditugu asteburuan

12.11.14
Ermua Antzokia

Sinestezineko zine asteari izango dugu honetan, 3 filma handi ikusi ahal izango baititugu Ermua Antzokiaren pantailan. Osteguneko zineklubak Richard Linklater zuzendariaren Boyhood dakarkigu, Berlineko azken jaialdian zuzendari onenaren saria jaso zuelarik lan honengatik. Boyhood esperimentu aparta da hamabi urte barne hartzen dituelako, nahiz eta 39 lan-egunetan grabatu izan den. Filmak Mason gaztearen bizitzako hamarkada bat kontatzen du, 6 urtetik 16ra bitarteko epean izandako hainbat gorabehera laburbilduz. Boyhood epopeia ederra da, istorio komuna kontatzen duena, benetako pertsonena baina zoragarria, pertsonon bizia bezalakoa, hain zuzen ere. Gaztearen bizitza lekualdatzez, ikastetxe ezberdinez, ezustekoez, desengainuz, lehen amodioz, une gozo eta esperientzia tristez beterikoa. Filmak Fipresci saria jaso zuen iaz Donostiako Zinemaldian, urteko filma onenarentzat. Boyhood jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dugu, gaztelaniazko azpitituluekin iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialak lekukoa hartuko du larunbat arratsean. Damian Szifron zuzendariren Relatos Salvajes filma ikusi ahal izango dugu, non Ricardo Darín, Darío Grandinetti eta Leonardo Sbaraglia aktoreek lan egiten dute. Filma episodio ezberdinek osatzen dute, horietan intriga, komedia eta biolentzia uztartzen direlarik. Lanak ikusleen saria jaso zuen Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan. Egitura inteligentea du kontakizun ezberdinak elkartu eta uztartzeko, eta baita umore beltza lantzeko ere. Kritikak ondoren zerrendatzen ditugun adjektiboak erabili ditu deskribatzerakoan: inteligentea, aztoratzailea, ausarta eta distiratsua…, besteak beste. Zalantza izpirik gabe, galdu behar ez dugun filma. Relatos salvajes larunbat arratseko zazppi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena David Fincherren Perdida thriller azpimarragarria da. Zuzendari honek Seven, The Game, Millenium eta telebistako House of cards tituluko telesailaren autorea. Gillian Flynnek idatzitako eleberri arrakastatsuan oinarritua dago. Bikote bat ezkondu izan zen egunaren bosgarren urteurrena betetzen den egunean, Nick (Ben Affleck) senarrak Amy (Rosamund Pyke) emaztea desagertu izan dela adierazten du. Gertakizunaren inguruko lehen susmagarria bera izango da, jarrera arraroa erakusten duelako. Perdida istorio zoragarri bezain ustekabekoa da aldi berean. Tentsio psikologikoz eta maltzurkeriaz gainezka egiten du, irauten dituen 149 minutuetan ikuslea erabat harrapatzen duelarik. Filma aparta da. Perdida larunbat iluntzeko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.

Aurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratseko bostetan Lifi, una gallina tocada del ala titulukoa ikusi ahal izango dugu. Lifi oilo aparta da, argia bere kaiolatik ihes egitea lortzen duena, baina oihanean arrisku ugariri aurre gin beharko die benetako askatasunera iritsi aurretik. Bidai hori ezin izango du bakarrik egin. Animaziozko filma dotorea da, balioz eta abenturaz beterikoa, zeinak haurrentzako filma onenaren saria irabazi zuen Sitgeseko zine jaialdian.

Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiak webgunean duen atal propioa.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan