Herrian asteburuan izandako gertaeren zerrenda
Ermuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez igande goizaldean gizon bat identifikatu eta indarrez aurre egin baitzien atxilotu zuen, zeinari ustez trafiko segurtasunaren aurkako delitua; alkoholaren proba egin nahi ez izana; agintariei desobeditzea eta erresistentzia aurkeztea karguaren akusaziopean. Gizona Mungian bizi zen eta erreduzitua izan ondoren Ertzainaren autoan sartu eta Eibarko Ertzainetxera eraman izan zen. Igandean zehar Durangoko epaitegira eraman zuten, leporatutako karguengatik epaiketa azkarra egin ziezaioten. Hau da udaltzaingoak egindako laburpenean jasotzen asteburuan gertaturiko gorabehera larriena, nahiz eta gehiago ere badiren.
Gertakizunaren kronologia
Herritar batek igande goizaldeko 3etan udaltzainei deitu zien gizon batek Gipuzkoa Etorbideko 58ko portalean kristala puskatu izana salatzeko, gizona Eitzagako aparkalekurantz zihoala gehituz. Patruila abisua jaso eta bertaratu egin zen, autoa aparkalekuaren sarrera utziz eta bertan zauden automobiletan zuzenean begiratzeari ekinez. Auto bat martxan jarri eta aparkalekutik alde egiteko asmoz ikusi zuten, gidariari gelditzeko agindua emanez. Gidariak entzun ez izanarena egin eta aurrera segitu zuen, udaltzainek gelditzeko berriz eskatu beharrez. Agenteak leihotik eskuetan odola zuela ikusiz motorea gelditzeko eskatu zion, identifikatu eta sendatzen lagundu asmoz. Gidariak entzungor egin eta aurrera jarraitu zuen, agenteak harrapatuak ez izateko albo batera egin behar izan zutelarik. Agente batek leihotik burua eta gorputza sartu zuen giltzak kontaktutik kentzeko helburuaz, arrastatua izanik. Ihes egin nahi zuen autoak Udaltzaingoarena kolpatu eta bidean zeharkatuta utzi zuen, beste lau automobil ere jo zituelarik kalteak eraginez. Ibilgailua gelditu eta giltzak erretiratu ondoren, jaisteko eskatu eta alkoholaren proba egingo ziotela adierazi zioten. Gizonak proba ez zuela egingo erantzun zuenez, agintariei desobeditzea eta erresistentzia jartzeagatik atxilotu behar zutela jakinarazi zioten. Ezezkoan mantentzen zenez, erreduzitu behar izan zuten. Ertzaintzaren patruila bertaratu eta haien lankidetzaz Eibarko ertzain-etxera eraman zuten.
Asteburuan ere gertatu izandako bestelakoak
Gertakizunen zerrenda ere ostiraletik larunbatera bitarteko goizaldeak gertaturiko auto istripua ere jasotzen da. Kaltxango auto batek bidetik irten eta baranda jo eta hainbat metro apurtu zituelarik, Eroski Bidaiak bulegoaren aurrez aurre.
Larunbatean San Martin azoka normaltasun eta lasaitasunez pasa zen arren, jendetza bildu zenez herritar eta bisitarien artean, hainbatek egoera hori beren probetxurako erabili zuten. Egunaren amaieran Udaltzaingoak zazpi sabeleko diru-zorro lapurtu izana gertatu zirela zenbatu eta jakin izan zuen. Egun horretarako Udaltzain buruak operatibo berezia ezarri zuen, uniformez eta kaleko arropez jantzitako hainbat kide zaintza lanetan jarri azaka nahiz hirigunean zehar. Goiz erdian lehen sabeleko diru-zorroa desagertu izana ezagutu zutenean, zaintza lanak areagotu zituzten eta, are gehiago, bi pertsona -54 eta 67 urteetako bi emakume- identifikatzera eramanak izan ziren ustez gertatutakoaren errudun izan zitezkeelakoan. Lapurtutako materiala ez zutela ikusita, probarik ez zegoenez beren bidea segitzen utzi zituzten. Nolanahi ere, izaera bereko delituengatiko zigor-aurrekariak zituztela egiaztatu zuten agenteek.
Azkenik, igande goizaldean hainbat pertsonek Zubiaurre eta Orbe Kardinalaren artean jarritako zurezko baliza edo postea lurreratu izan zuten, zeina hiribarruan oinezkoek egiten dituzten ibilbideen berri eta datuak ‘Hiribili’ deritzan programan jasotzeko jarri berria zegoen. Gertaera bandalismotzat jo da.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan