Jainko txiki eta jostalari hura', ikuskizuna gozatzeko aukera Ermua Antzokian

13.11.14
Ermua Antzokia

Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde artistak berriz ere bildu ziren, "Jainko txiki eta jostalari hura" ikuskizunari forma emateko. Musika soiletik harago doa. Arte-mota desberdinak, abestiak, poema-irakurraldiak eta proiekzioak tartekatzen dituzte. Ostiralean aurkeztuko dute Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda.

2003an batu zen boskotea lehenengoz. Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, laukotea berriro elkartu da lan mamitsua abian jartzeko. Inoiz baino indartsuago datoz lanaren bigarren zatiarekin. "Jainko txiki eta jostalari hura" lana Durangoko Azokaren iazko edizioan aurkeztuko zuten euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Honako konzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artístico bat baino gehiagoren adierazpenean oinarritutakoa da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literarioa eta musikala aurkezten du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean