Donostian urrezko maskorra irabazi zuen filma ikusgai asteburuan Ermua Antzokian

18.11.14
Ermua Antzokia

Osteguneko zineklubak hasiera emango dio asteko zine programazioari. Egun horretan Diao Yinan zuzendariaren Black Coal triller txinatarra ikusi ahal izango dugu. Zine komertzialean Donostiako jaialdian ematen den sari nagusiena eskuratu zuen lanaz gozatzeko aukera izango dugu eta zineklubean aurten Berlineko jaialdiaren sari gorena –Urrezko hartza- eskuratu zuen lana ikusiko dugu. Zhang Zili poliziak gorpua utzi zuen bi lankidek bizia galdu ondoren, azkenean argitu ezin izan zuten erailketa ikertzen. Egun segurtasun agente gisa lan egiten du eta arazoak ditu alkoholarekin. Nolanahi ere, kasu zaharrari konponbidea emateko gauza dela sinesten jarraitzen du. Filma inteligentea da, distiratsua. Sekuentzia bakoitzari buelta bat gehiago emanen dio, bukaera harrigarria emateraino. Berlinen Urrezko Hartza irabazteaz gain Fan Liao protagonistak aktore onenaren saria poltsikoratu zuen jaialdi berean. Black Coal jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Carlos Vermut zuzendariak eginiko Magical girl filmaren lehen emanaldiarekin. Lanak Donostiako urrezko maskorra irabazi zuen aurtengo edizioan. Luis langabezian dagoen irakaslea da eta minbiziaz dagoen alabaren azken desioa bete asmoz edozer egiteko presta dago. Tragikomedia beltza eta hipnotikoa da, José Sacristán eta Luis Bermejoren interpretazio bikainak dituenak. Kritikaren iritziz talentu handiko lana da, filma perfektua. Emanaldiak aurrera egin ahala, hasi egiten eta gora datorren filma da. Magical girl larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Rob Reiner zuzendariaren Así nos va tituluko komedia erromantikoa izango da. Autoreak Cuando Harry encontró a Sally, Algunos hombres buenos edo Ahora o nunca titulu arrakastatsuak sinatu izan ditu. Protagonistak bi aktore erraldoi dira Michael Douglas eta Diane Keaton, hain zuzen ere. Filma emotiboa da, zorroztasun handikoa, dibertigarria eta sinpatikoa. Samurtasun eta itxaropenez beterik dago, baikorrago egiten gaituzten istorioa da, pertsonok libratzeko aukera izanik. Ondo idatzita eta kontatuta dagoen argumentua da, ondo protagonizatua dagoena. Finantzatako gizon gogorrak ondoko lagunari mesedea eskatu beharrean urkitzen da, haren semeak existitzen zenik ez zekien iloba bere kargu uzten duenean. Así nos va, larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzat igande arratsaldeko 5etako emanaldian Tortugas Ninja 3D tituluko filma proiektatuko dugu. Ninja dortokak bueltatu dira, kasu honetan New Yorkeko hiria salbatzeko. Dortoka harrigarriak –artista italiarren izenak dituztenak- denetarik egingo dute, gaizkileek irabazi ez dezaten.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan