‘El Juez’ eta ‘Loreak’ filmek amaiera emango hileko zine programazioari
Ostegunean hileko azken zineklubaren saioa izango da. Azaroak 25eko jardunaldia –emakumearenganako indarkeriari aurre egiteko eguna – hain hurbil izanik La Por (Beldurra) tituluko filma kataluniarra aukeratu dugu, Jordi Cadena zuzendarirena. Menelek 17 urte ditu eta ez dio inori esan berak, arrebak eta amak benetako beldurra pasatzen dutela aita etxean dagoen bakoitzean. Han ez egotearren, izugarri gustatzen zaio institutua, seguru eta babestua sentitzen baita. La Por filma zorrotza da, Cadenak irmotasunez zuzendu duena. Ikusi eta hainbat egunen bueltan oraindik gogoan izaten den horietakoa. Irudien gordintasunak eta errealitatearen pisuak gure egun eta gizarteko gaitz mingarriaren aurrean jartzen gaituzte. La Por jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Zine komertzialari dagokionez, larunbatean Loreak euskarazko filmaren lehen proiekzioa eginen dugu, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok zuzendutakoa, zeina Donostiako jaialdiaren azken edizioan estreinatu zena, ikusleek nahiz kritikariek oso harreran ona eginez. Filma bigun, bernerakoi eta magnetikoa da. Urteko ezustekoan bihurtu dena. Aneren bizia bat-batean aldatu egingo da astero eta izenik gabe etxean lora sorta jasotzen hasi eta gero. Lourdes eta Tereren biziak ere eragina izango dugu lore misteriotsuekiko. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena David Dobkin zuzendariaren El Juez ipar amerikarra da. Protagonistak bi aktore handi dira;, Robert Downey Jr. eta Robert Duval. Thriller judiziala izanik, familiaren inguruko hausnarketa ere bada. Abokatu ospetsua bere jaioterrira itzultzen da ama hil ondoren. Harreman handirik ez duen aita -herriko epailea zena- erailketa zakar baten akusazioa duela jakiten du. Filma azkar eta indartsua da. Emozioz beterikoa eta Downey eta Duvalen arteko norgehiagoka itzela erakusten duena, ikuslea harrapatua eta tentsioan mantenduz. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.
Azkenik, igande arratseko bostetan Los Boxtrolls 3D filma eskainiko dugu haur eta gaztetxoentzako emanaldian. Puentequeso hiri zoriontsua da, gaztari dioen grinari esker. Hiriko estolderian aldiz Boxtrolls izeneko munstroak bizi dira, gauez atera eta herritarren seme-albak eta gaztak lapurtzeko. Filma satirikoa, distiratsua, ironikoa da, stop-motion eta 3D teknologiaz zoragarri uztartzen dituena. Gazte nahi helduentzako lan zoragarria.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan