Lan batzar ireki gehiago herritarekin bat, 2015eko aurrekontuei begira akzioak definitzeko

27.11.14
Erakundea

Lan batzar ireki gehiago gauzatuko ditu udalak datorren astetik aurrera interesa duten herritar eta eragile sozialekin bat, definituriko lehentasunen arabera aurrerantzean gauzatuko diren akzioak definitzeko eta horiek 2015eko aurrekontuetan jasotzeko parte-hartze prozesuaren baitan. Lehentasunezko alorrak enplegua, gardentasuna eta gizarte-laguntzak izaten jarraituko dute, ermuarrok 2013ko bukaeran adierazitakoari jarraiki. Materia horiek indarrean mantentzen dira, krisialdia oraindik gure artea izan eta denbora labur horretan helburuak aldatu ez direlako, aurten egindako lana azaltzeko astelehenean egin zen bileran esandakoaren arabera. Bilera berriak hiru izango dira, monografikoak, gai bakoitzarekiko bana, eta Izarra Centre eraikinean egingo arratsaldeko 7etatik aurrera. Lehen bilera datorren asteartean –abenduaren 2an- gauzatuko, eta horretan enpleguaren inguruko hausnarketa egingo, ondorengo pausoak zehaztu aldera.

Bigarrena, bi egun beranduago eginen dugu, abenduaren 4ko ostegunean eta eguneko ardatza gardentasuna izango da, proposamen eta ekintzetan sakondu ahal izateko. Azkenik, zikloari amaiera emango dio gizarte-laguntzen gaiak, erakundeak kudeatzen edo ematen dituenak hizpide nagusi izanik abenduaren 11ko ostegunean. Ordutegia bere izango da hiru egunetan.

Saio bakoitzean haurtzaindegi zerbitzua izango da, non 2 urtetik 10 urtera bitarteko ume eta neskato-mutikoak hartu eta zainduko diren, gizon nahiz emakumeek berdintasunez parte hartzerik izan dezaten.

2014ko aurrekontuan egindakoa kontatu eta zuritzeko bilerara hogeita hamar pertsona bertaratu ziren

Hogeita hamar pertsona bildu zen astelehen arratsean gauzatuko jarduerak eta horietan erabilitako diruak xehetasunez aurkeztu, laburtu eta zuritzeko bileran. Kalitate ataleko lankideak saioa eta horren gorabeherak aurkeztu zituen, iaz egindakoari eta ondorioei errepasoa eginez. Ondoren, hitza eman zien Toki-garapen, enplegu eta langileen kudeaketa alorreko; Idazkaritza eta Zerbitzu orokorreko, nahiz Gizarte eta Kultura Alorretako zuzendariei. Azaldutakoa guztia, lasterbidez baliatuz hemen uzten dizuegun artxiboan jasotzen da, zeina PDFa den.

Zuzendariek aurtengo urtealdi ekonomikoan gauzaturikoa eta egin gabe utzitakoa zehetasunez adierazi duten, azken kasu horietan zergatia eta arrazoiak adieraziz.

Jardunaldiaren laburpena eta egin-esandakoak bileraren aktan jasotzen dira, zeina lasterbidez baliatuz eskaintzen dizuegun.

Jarraian, bileran esandako hitzak jasotzen dituen grabazioa uzten dizuegu osorik, MP3ko artxibo batean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n