Itsasoaren Emazteak ikuskizuna Ermua Antzokira dator

26.11.14
Ermua Antzokia

Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak sortutako Itsasoaren Emazteak ikuskizuna Ermua Antzokira dator aste honetan. Antzokian ikusi ahal izango dugu ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerek 10 euro balio dute eta, jada, aldez aurreko salmentan eros ditzakegu Kutxabank entitatearen webgunean, bere orotariko kutxazainetan, Lobiano Kulturgunean edo takilan emanaldia hasi baino lehenago. Ikuskizuna hirurogeita hamabost minutukoa da. Agurtzane Intxaurragak zuzendua. Agurtzane Intxaurraga bera, Miren Gojenola eta Oinkariko dantzariak oholtza gainean 75 minutuko ikuskizuna eskaintzen dute. Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu.

Hirurogei dantzari, bi aktore eta lau musikari, Pello Ramirezek ikuskizunerako sorturiko kantekin, olatuen joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Kresal usaineko emakumeen historia da Itsasoaren Emazteak, haien begietatik dantzatu, euren ahotatik kantatzen dutena. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

Itsasoa gogora dakartzan musika, koreografia eta antzerkia nahastuz, Agurtzane Intxaurraga, Miren Gojenola, Angel Unzu, Pello Ramirez, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Oinkariko dantzariak euskal dantzaren ikuspegi berri bat eskaintzen digute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu