Zine estreinaldi asko eskainiko du abendu honetan Antzokiak

03.12.14
Ermua Antzokia

Ermu Antzokiak aurtengo zine programazioaren azken hilabeteari helduko dio. Lobianon edo Antzokian bertan, jada, abenduko bonoa eros dezakegu, zeinak 13,2 € prezio duen. Bonoaren bidez helduen zine komertzialeko eta zineklubeko proiekzioetara sartzeko aukera izanen dugu, 1,2 euroren truke saioko. Filma 3Dtako bada, sarrerak 2 € gehiago balioko du.

Osteguneko zineklubean hiru proiekzio izango ditugu abenduan, Eguberri eguneko jaian ez baita proiekziorik izango. Hilabete honetako zine komertzialaren ezaugarri nagusia Gabonetan aurkezten diren filma estreinaldiak dira. Hortaz, bero-bero eta atera berri diren sei titulu. Horien berri zehatza dagokion astean emango dugu. Haurrentzako emanaldietan ere kalitatezko hainbat proposamen izanen dugu, haur eta gazteen gozamenerako. Abenduko programazioaren berri zehatza ikusi nahi dutenentzat, laburpen orrira lotura zuzena uzten dizuegu lasterbidez.

Osteguneko zineklubean eta Kooperazioko toki Kontseiluak ospatzen diharduen Errefuxiatu eta asilo politikoaren inguruko jardunaldiak gauzatzen diharduenez Philippe Falardeau zuzendariaren La buena mentira tituluko filma proiektatuko dugu. Aktore protagonista Reese Witherspoon da. Sudaneko guda zibileko errefuxiatua EEBBtara iristen da beste gazte talde batekin. Bertan gizarte laguntzailearen laguntza izango dute herrialde berrira egokitzen joan daitezen. Filma hunkigarria da, duina, zintzoa eta serioa, planeta osoan pertsona kopuru handia pasatzen duen drama erakusten duena: beren jaioterriko herrietatik ihes egin behar izatea bizitzen jarraitu ahal izateko. Amaieran, CEAR elkarteko kideekin solasaldia egingo da, munduan ditugun errefuxiatuen egoerari buruz hitz egiteko. La buena mentira jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren barne, larunbat arratsean Dos días, una noche filmaren lehen proiekzioa izango dugu. Lana Jean Pierre eta Luc Dardenne zuzendutakoa da, aktore protagonista Marion Cotillard aparta da, Nueva Yorkeko kritikarien eskutik 2014ko aktore onenaren saria jaso zuenak. Sandrak asteburu bat izango du enpresatik kaleratu aizan baino lehen bere lankideak aparteko soldatari uko egin diezaiotela konbentzitzeko. Egun dugun krisialdi ekonomikoa dela-eta, gizartean dugun drama erakusten digu errealismoaren ikuspuntutik. Gizartearen argazkia da, kontzientziak iraultzen dituena, aldiberean filma ona izanik, ikuslea harrapatzen duena. Dos días, una noche larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarrak eta laurdenetan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena Christopher Nola zuzendariaren Interstellar da. Epopeia zinematografikoa eratzeko zientzia-fikzioa, abentura eta drama uztartzen dituen ikuskizun petoa. Aktore bikainen sorta bildu du: Matthew McConaughey, Anne Hathaway eta Jessica Chastain dira protagonistak, nahiz John Lithgow, Michael Caine edo Matt Damon beteranoagoak ere multzo horren barne izan. Interestellar erdi ikuskizun eta erdi hausnarketa da. Irauten duen 180 minutuetan irudi gozo eta epika dira. Lurreko bizia amaitzear dagoenean esploratzaile taldeak gizateriaren misio garrantzitsuenari heltzen dio Cooper pilotua eta Amelia zientzialaria buru izanik. Misioa gizateriarentzat kokapen eta bizileku berri aurkitzea da. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpietan ikusi ahal izango dugu. Hasiera ordu erdi aurreratuko da proiekzioa oso luzea delako, arratseko zazpi eta erdietan ordez, zazpietan hasiz.

Azkenik, igande arratseko 5etan eta haurrentzako emanaldian Friends ikusi ahal izango dugu, animaziozko filma japoniar eta dibertigarria. Itsas bazterretik urruti irla misteriotsua dago eta kontatzen denez hara ez da joan behar, munstro arriskutsuen familia bizi baita. Mutiko baten jakin-minak bertara eramango du errealitate oso bestelakoa deskubritzeko. Friends euskaraz proiektatuko dugu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan