Etorkizuneko gizartearen osagaiak uztartuko ditugu gaur Izarra Centren: zientzia, teknologia eta gardentasuna
Etorkizuneko gizartearen osagaiak uztartu eta hizpide izango dituzten bi jarduera izango ditugu gaur gure herriko Izarra Centre eraikinean: zientzia, teknologia eta gardentasuna. Pedro Miguel Etxenike ikerlari eta zientzialaria Ermura datorkigu gaur -abenduaren 4an- hitzaldia ematera, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera Izarra Centre eraikineko aretoan. Etxenike irakaslea da eta baita DIPC (Donostia International Physics Center) Donostiako ikerketa Zentroaren eta Nanozientzia, CIC nanoGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboko presidentea ere. Ekimena Izarra Fundazioak antolatu du eta hitzaldi ziklo baten barne txertatzen da, zeina enpresa, ekintzaile eta unibertsitateko ikasleentzat –batez ere- pentsatuta dagoena.
Fisikari nafarrak hainbat sari garrantzitsu jasotakoa da eta horien guztien artean aipatzekoak dira Fisikako Max Planck saria eta Asturias Printzearen Ikerketa Zientifikoaren Saria, besteak beste. Izabakoa zientzia zale amorratua da, hori zabaltzen eta ezagutzera ematen lan eskerga egin duena. Etxenikek hizkera ulerterrazean, zuzen eta hurbiltasunaz hitz egiten du zientziak gure ohiko bizitzan duen eragina zenbaterainokoa den azalduz, horretaz ez garelako ohartzen askotan.
Gaur baita ere, parte-hartze lan batzar ireki gehiago gauzatuko du udalak interesa duten herritar eta eragile sozialekin bat, definituriko lehentasunen arabera aurrerantzean gauzatuko diren akzioak definitzeko eta horiek 2015eko aurrekontuetan jasotzeko prozesuaren baitan. Gaurko bilera monografikoa izango da, gardentasuna izango dugu hizpide eta ardatz, arratsaldeko 7etatik aurrera Izarra Centre eraikinean egingo bileran.
Saioan haurtzaindegi zerbitzua izango dugu, non 2 urtetik 10 urtera bitarteko ume eta neskato-mutikoak hartu eta zainduko diren, gizon nahiz emakumeek berdintasunez parte hartzerik izan dezagun.
A continuación mostramos el audio y la galería fotográfica de la sesión participativa, abierta y de trabajo realizada el martes 2 de diciembre.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n