Izarraitzek 'Magnolias de acero' titulukoa estreinatuko Antzokian

05.12.14
Ermua Antzokia

Emakume afizionatuez soilik osaturiko Izarraitz antzerki talde ermuarrak Robert Harlingek idatzitako eleberrian oinarritzen den ''Magnolias de acero'' lana estreinatuko du gaur Ermua Antzokian. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da, Ermua Antzokian. Antzezpenak ordu eta hiru laurdeneko iraupena du. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Zuzendaria Juan Carlos Colina da.

‘Magnolias de acero’ obra zinemara ere eraman izan da, autoreak berak egokitzapena egin zuelarik, luzemetraia Herbert Rossek zuzendu zuen eta bertara aktore oso ezagunak bildu diren. Obra berezia da, konplexua eta erronka Izarraitz taldeko kideentzat erronka berria. Antzezleak ondorengo emakumeak dira: ocorro Cebrián, Isi Gutiérrez, Asun Morales, Emi Castañeda, Mari Carmen Soria eta Tere Romero.

Sinopsia

Sei emakume guztiz ezberdin eta berezi Louisianako herri txiki batean bizi dira. Beldurrak eta itxaropenak dituzten emakumeak… ziztatzaileak, ironikoak, sineskorrak… baina lagunak betirako. Shelby badaezpadako osasuna duen emakume gazte bat da, ezkondu berri dago eta seme-alabarik ez edukitzeko gomendatu diote medikuek. Nolanahi ere seme-alabak izatea erabaki du eta emakume guztiak harrapatuko dituen ekaitza sortzen du erabaki horrek.

Dramatismoa ere badaukan komedia da honakoa, emakume hauen eguneroko bizitzaren isla.

Jarraian MP3 formatuan dagoen audioko artxiboa uzten dizuegu, zeina SER Eibar Irratiarena den. Horretan Juan Carlos Colina zuzendariak estreinua eta obraren mamia kontatzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan