Sinsajo 1 (Los juegos del hambre) eta Escobar filmak asteburuan ikusgail Ermua Antzokian

10.12.14
Ermua Antzokia

Osteguneko zineklubak hasiera emango dio asteko zine programazioari. Aste honetan Artigas eta Xapo Ortega zuzendari kataluniarrek Ciutat morta dokumentala proiektatuko dugu. Lan arriskutsua eta salaketa egiten duena, dokumental onenaren saria jaso duena Malagako jaialdian. Dokumentala kasu erreal batean oinarriturik dago, Patricia gazte okuparena, zeinak bere buruaz beste egin zuen zerikusirik ez zuen gai baten ondorioz espetxeratua izan zenean. Bere heriotzara eraman zuten gauza guztien ikerketaren bidez, egileek Bartzelona hiriaren beste aurpegi bat erakusten digute. Lan ausarta eta erginkorra, sistemaren gabeziak agerian lagat6zen duena. Ciutat morta iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Escobar, paraíso perdido tituluaren lehen emanaldiarekin. Filmaren protagonista Benicio del Toro da, interpretazio indartsua eskaintzen diguna Pablo Escobar narko kolonbiarraren bizia interpretatuz. Erritmo handiko filma duina da, droga-trafikoa xurgatzaileari buruzko drama, suspense handikoa. Surf zale gaztea Kolonbiara iristen da bertako hondartzez gozatzeko asmoz. Iritsi eta gutxira Maria ezagutu eta maitemindu egiten da, neskaren bitartez haren osaba -Pablo Escobar- ezagutuz. Escobar, paraíso pérdido larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan eta igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Sinsajo Parte 1 (Los juegos del hambre) da, Suzanne Collins idazlearen irudimenetik sortuiko abentura arrakastatsuen jarraipena. Los juegos del hambre delakoaren bi ediziotik onik irtetea lortu du Katnissek. Orain bizi duen tiraniari aurre egiteko unea iritsiko da, duen ausardiaz baliatuta. Emozioz beterikoa lana da. Datorren urtean bildumari amaiera emango dioenaren hitzaurre gorena da. Filma estreinarik onena jaso izan du EEBBtan aurtengo 2014 honetan eta Espainian proiektatu izan den lehen asteburuan 4,4 milioi euro bildu izan ditu. Sinsajo filmaren lehen zatia larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan Antboy, el pequeño gran héroe ikusi ahal izango dugu. Hainbat gertaera sinestezinak 12 urteko gazte lotsatia super heroi batean bihurtuko dute. Horren ondorioz milaka azaro eta zailtasunei aurre egin beharko die. Dibertsio ugari, etxeko gazteen gozamenerako.

Azkenik, gogoratzen dizuegu abenduko bonoa eskuragai dugula Lobianon eta Antzokiaren takilan eta 13,2 € balio duela.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan