Gizarte-laguntzak hizpide eta ardatz, 2015eko aurrekontuan akzioak definitzeko saio parte-hartzaileetan

10.12.14
Erakundea

Hirugarren lan batzar irekia gauzatuko du bihar gure udalak interesa duten herritar eta eragile sozialekin bat, definituriko lehentasunen arabera aurrerantzean gauzatuko diren akzioak definitzeko eta horiek 2015eko aurrekontuetan jasotzeko parte-hartze prozesuaren baitan. Biharko bileraren ardatza gure erakundeak kudeatu edo ematen dituen gizarte-laguntzak izango dira, herritarrok lehenetsi genituen gaien artean hirugarrena. Bilera monografikoa da, gai bakarrekoa, eta Izarra Centre eraikinaren laugarren solairuan egingo arratsaldeko 7etatik aurrera. Horretan erakundeak kudeatzen dituen laguntzen inguruko hausnarketa egingo da, ondorengo pausoak zehaztu aldera, datorren urteko aurrekontuari begira.

Hirugarren saio honetan ere haurtzaindegi zerbitzua izango dugu, non 2 urtetik 10 urtera bitarteko ume eta neskato-mutikoak hartu eta zainduko diren, gizon nahiz emakumeek berdintasunez parte hartzerik izan dezagun, familian adinez txikiak gure kargu izan arren.

Biharkoa laugarren bilera eguna izango dugu, herritarrok adierazitako hiru gaiez gain -enplegua, gardentasuna eta gizarte-laguntzak- iaz proposatu eta aurtengo aurrekontuan jaso eta gauzatu denaz zuritu eta azalpenak ematekoa ere kontutan hartuta. Bigarren bilera monografikoak enplegua izan zuen hizpide. Hirugarrenaren ardatza gardentasuna izan zen eta, biharko laugarrenean oinarria gizarte-laguntzak izango dira.

Zerikusia duten albiste eta agiriak:

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n