‘Circle of Trust’ eta Logelak ‘Divenire’ dantza modernoko ikuskizuna aurkeztuko

11.12.14
Ermua Antzokia

Aragotik datorkigun dantza modernoko ‘Circle of Trust’ konpainiak - Breakdance & HipHop- eta Logelak Ermura dakartzate beraien azken muntaia; ‘Devenire’ titulukoa. Ikuskizuna Ermua Antzokian izango da bihar –ostiralean- gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerek 10 euro balio dute eta aldez aurreko salmentan eskuragai ditugu Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, bere webgunean, Lobiano Kulturgunean eta takilan bertan emanaldia hasi baino lehen.

Taldeak urte eta erdi dedikatu dio iraupen luzea duen azken muntai honi: ‘Divenire’ delakoari. Zuzendaritza artistikoa Jordi Vilasecaren esku dago. Taldeak barne bidaia egiten du, kide bakoitzaren motibazio pertsonalak oinarri hartuta, egun garena ulertzen saiatzeko. ‘Divenire’ hitzak ‘izatera iristea’ edo ‘bihurtzea’ esan nahi du eta, hori da, ikusleak ikusiko duena: eboluzioa eta hazkundea, singularretik pluralerako jauzia.

Circle of Trust (COT) eta Logela konpainien koprodukzio eszeniko honetan hiri-dantza mugimenduak eta multimedia-planteamendu eszenikoak nahasten dira. Divenire break dance-a da, HipHop-a, konposizio garaikidea, multimedia… norbere burua eta taldea hobetzeko grinan oinarritutako proiektua, ahaleginaren eta lankidetzaren bidezko eboluzioa. Horrek guztiak adierazpenik gorenekoa den ikuskizuna eratzen du, eta gozamena, zirrara eta harridura sorraraziko du publikoarengan.

  • Iraupena: 55 minutu.
  • Dantzari kopurua: 6
  • Ikus-entzunezkoak eta argiak: Logela multimedia

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako