Concha Velasco, Los Secretos, Beatriz Carvajal, La habitación Roja, Pirritx eta Porrotx, Chano Domínguez & Niño Josele eta Marlango Ermua Antzokian ikusgai datozen hilabeteetan
Antzokian eta Lobianon 2015eko lehen bost hileetan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak ezagutzera eman dira. Kontutan hartu eta gozatzeko modukoak dira: Ermuan eta zuzenean ikusteko aukera izango baitugu, besteak beste, Concha Velasco, Los Secretos, Beatriz Carvajal, La habitación Roja, Pirritx eta Porrotx, Chano Domínguez & Niño Josele, eta Marlango udal Kultura sailak aurkeztu duen liburuxkan. Programazio anitza, zabala eta kalitatezkoaren xedea ‘ikusle anitzei iristea da’, horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia aparta eta benetan merezi duena. Programazioak maila aparta mantentzen du, eta ezer gutxi dago esaterik adjektiboak agortu egiten baitzaizkigu. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Datozen bost hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eta antzerkiak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira.
Hitzartutako emanaldi horietara ikusle asko erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan herriko –Izarraitz -, Euskadiko –Markeliñe edo Gorakada- nahiz estatuko hainbat konpainia, esaterako sartuta daude. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa benetan aparta da.
Gure herrian ikusiko dugun aurpegi ospetsuenen artean izango dira, besteak beste, Los Secretos taldeko buru den Alvaro Urquijo zeinak kantaldi akustikoa emango duen urtarrilean. Raimundo Amador apirilean etorriko zaigu jotzera. Beatriz Carvajal ‘A vueltas con la vida’ antzezlaz iritsiko urtarrilean eta Concha Velasco, ‘Olivia y Eugenio’ titulukoarekin martxoan. Horiez gain, aipatzekoak dira ere jazz-blues emanaldiak, haurrentzako ikuskizunak, Puccini autoreak idatzitako Tosca operaren proiekzioa eta abar.
Sarrera guztiak salgai jarrita daude. Sarrerak erosteko hiru bide edo aukera ditugu: BBK-Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarea; erakundearen webgunea edota Lobiano Kulturgunera bertara joatea, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9etatik gaueko 9etara arteko ordutegian. Programazioa jadanik kontsulta daiteke Ermua Antzokiaren webgunean eta programazioaren fitxategia ere deskarga daiteke beheko helbidean:
Jarraian SER Irrati kateak Eibarren duen emisoran Patxi Lopez kultur dinamizatzaile eta teknikariari egindako elkarrizketa uzten dizuegu, non 2015eko lehen hilabeteetako programazioa aurkeztu eta birpasatzen duen.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu