TBko LTD seinaleen aldaketari buruzko argitalpen informatiboak

12.12.14
Hirigintza

Dibidendu Digitalaren izenaz ezagutzen dena irrati-frekuentziak askatu eta berrantolatzeko prozesua da, 800 MHzen banda libre uzteko Europa osoan. TBaren LTDeko hainbat kanalek (UHF-aren 61etik 69ra tartean zeudenak) banda hori erabiltzen zuten eta libre uzten dugunean, espazio hori telefonia mugikorraren operadoreen eskuetan utziko da, horretan banda zabalean 4G edo laugarren belaunaldiko zerbitzu berriak eskaini ditzaten.

Frekuentzia aldaketaren ondorioz etxebizitzetako jabe erkidegoek gure azpiegiturak egokitu beharko dugu. Libre uzteko prozesua hilaren azken egunean -31n- bukatuko da eta ordurako gure azpiegiturak prest izan behar dugu, komenigarri baita. Urriaren 26ko igandean gure telebista birsintonizatu izan genuenetik eta urte amaierara bitartean aldi-bateko izaeraz emisio bikoitza mantentzen da, horri ‘simulcast’ aldia deitu izan zaiolarik. Igande hartatik gure telebistan hainbat kate leku baten baino gehiagotan ikusten dugu errepikaturik, kate definitiboak mezu batez hori adierazten digutelarik. Turismo, Energia eta Industria Ministerioak informazioa zabaltzeko kanpaina zabala gauzatzen ari da, bide ugari erabiltzen ari delarik zeregin horretan: webgune espezifikoa, bideoak, audioak, argitalpenak eta gidak, non aldaketaren, eraginen, ditugun diru-laguntzen eta informazio puntuen berri zehatza ematen den.

Abiapuntun argitalpen informatiboak ditugu nahi duen guztiarentzat

Aipatu Ministerioak informazioa zabaltzeko hiru orrikoak –euskaraz nahiz gaztelerazkoak- bidali dizkigu, horiek Abiapuntu bulegoan ditugularik jabe Erkidegoen nahi honetan sakondu nahi duen edozein herritarren eskura. Etorri eta hartzea besterik ez dago.

Gobernu zentralak antena kolektiboa egokitzeko premia duten eraikinetako jabeentzat diru-laguntza plana aurreikusi eta iragarri du. Laguntzak internet bidez eskatu beharko dira egokitzapenak egin eta gero, eta monokanale edo zentralita programagarrietan oinarrituriko sistema duten antena kolektiboen jade erkidegoek eskatu ahal izango dituzte. Jabe Erkidego eskatzaileek IFZa eta kontu-korronte bat eduki beharko dute, non laguntzaren zenbatekoa jasoko den.

Diru-laguntzen kopurua etxebizitzak duen instalazioaren araberakoa izango da: zentralita programagarria bada 100 euros eta kana bakoitzeko anplifikadoreak badira, horien zenbakiaren araberakoa. Unitate baten kasuan (150 €) eta gehienez 5 unitatera arte (550 €). Batetik bostera arteko unitate gehiagoko bakoitzetik 100 euro gehiago izango da, 5eko topera iritsi artean.

Informazioa zabaltzeko kanpainaren material hainbat:

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke